Irakasle bat kaleratu dute Bizkaian, irakasgaian blogak erabiltzeagatik
Aulablogek kontatzen duenez, lanegun baten hereneko dedikazioarekin lan egiten zuen irakasleak, eta Garapen kognitibo eta psikomotorra zen bere ikasgaia. Estekan klikatzen baduzu, horixe da irakaslearen bloga, kaleratzearen motiboa. Hamazortzi ikasle zituen 2008-2009 ikasturtean irakasle honek, eta irakasleari puntuaketa ona eman omen zioten (7.8 puntu 10eko eskalan). Ikasleek ere parte hartzen zuten ikasgaian, bakoitzak blog batekin: horien batuketa Netvibesen antolatu zuen irakasleak.
Zuzendaritzak zera adierazi dio irailean bidalitako gutunean irakasleari:
La metodología que usted ha utilizado para dar sus clases no se ajusta a los parámetros establecidos por la normativa en vigor (Diseño Curricular Base del Ciclo de Educación Infantil), ya que usted la ha basado en el uso del blog como elemento motor de la asignatura.
Orue Eskolaren webgunearen azalean, blog bat ere badutela agertzen da. Blogean parte hartu!, gonbidatzen du esaldi batek. Baina bloga hutsik dago, martxoan ireki zela ematen duen arren.
Erantzunak kargatzen...