Atzo Jakintza ikastolako lagunek Ordiziako mapa betetzen jardun zuten, Tagzaniar batzuk lagunduta.
Funtsean, egin genuena Mapping Party bat izan zen: lagun talde bat elkartu, ingurune jakin bat aukeratu, eta hango mapa sortu. Horretarako lehenengo pausoa, paper, GPS eta argazki makinaz hornituta kalera ateratzea da. Gero, etxera itzuli eta ordenagailuan mapa horiek sortzea.
Guretzat mapping party berezia izan zen, 16 urteko gazteekin lan egin genuen eta. Nagusiagoekin alderatuta, agian ez ziren hainbeste konturatu proiektuaren helburu eta inplikazioetaz (egile eskubideak eta abar), baina lehenengo minututik berotu eta izugarrizko lana egin zuten. Gainera, edizioaz ez dago gehiegi azaldu beharrik, natibo digitalak dira eta azalpen txiki batekin hasi ziren datuak kargatzen.
Eskerrik asko Maite, Jolaus eta ikasle guztiei, eskeinitako laguntzagatik!
Aste honetan beste bi Mapping party antolatu ditugu, ostiralean Bilbon eta larunbatean Andoainen. Etorri eta ezagutu zertan den, eta prest gaude zure herrian ere horrelakoren bat antolatzeko.
Mila esker Tagzaniako Gari, Mikel eta Daniri Ordiziara etortzeagatik eta OpenStreetMap proiektua azaltzeagatik. Irrikaz gaude Ordiziako herria mapeatzen jarraitzeko. Hemendik aurrera, GPS poltsikoan eramango dugu!! ;-)
Laster arte: Koldo, Cristian, Irenen, Maria, Xuban, Mikel, Ioritz, Marta, Ainhoa, Oihane, Alazne, Amaia, Amaia, Beñat, Omar, Gorka, Natale, Amaia, Julen, Iñigo, Xabier, Izar, Jone, Saioa, Beñat, Esti, Andrea eta Maite.