Takoi mortalak
Emakumeen oinetakoek zaletu itsuak izaten dituzte, nik esango nuke bi taldetakoak: batetik badaude emakumeak oinetakoekiko jarrera konpultsiboa dutenak, Imeldaren jarraitzaileak, nolabait esateko. Bestetik, badira gizonak emakumeen oinetakoekin jarrera fetitxista erakusten dutenak. Ez edozein oinetakorekin noski, abarkek ez dut sekula entzun grinarik sortzen dutenik, baina zeinek daki... Fetitxismo hau oro har takoiekin, hanka lotzen duten lokarriekin (abarkak?), narruarekin eta tatxetekin gertatzen da.

Creative Commons Aitortu © cc-by: Philip Shannon
Fetitxistek izan duten euren une atsegina uda honetan, modan egon diren sandaliekin: gladiadiore sandaliak (hanka ia belauneraino lotzen zutenak, takoirik barikoak oro har), kaiola sandaliak (oina narruzko sarez estaltzen zutenak, takoidunak eta sarritan plataformadunak) edo Balmainek ateratakoen klon guztiekin, narruz eta tatxetez jositakoak.
Udan gladiadorez jantzi ostean, negu honetan mosketero botak datoz modan. Russel Crowetik DArtagnan-era. Takoi ikaragarridunak (killed heels ingelesez, tacones de infarto gazteleraz, euskaraz hil takoiak?). Ez esan, gizon fetitxistok, sexy-ak ez direnik. Ez ukatu, emakume konpultsibook, izugarri dotoreak ez direnik, galtza lodi batzuren gainetik edo praka estu-estu (skinny trousers) batzuren gainetik.
Promoziokoa. ©: Jimmy Choo Online Boutique
Eta Jimmy Choorenak baino erradikalago oraindik, Stella McCartneyrenak.
Hori bai: goizean bota hauek jantzi, umea ikastolara eraman, autoa gidatu, bulegoan zortzi ordu pasa, bilera batera joan, supermerkatuko buelta egin, eta ondoren etxerakoan bizirik badirauzu, zorionak: Richelieu berari aurre egiteko moduan zaude.
Erantzunak kargatzen...