Center (edo Centre) ugari inguruotan
2009-09-29 14:09
Aste honetan Atom by Atom kongresua egiten ari dira, Donostia International Physics Center delakoak antolatuta. Erakundeen eta jardueren paisaia linguistiko anglofonoaren adibideak. Ez da lehen aldia gai hau Sustatun irteten dena, baina duela aste batzuk mezu-truke batean pilatutako bildumarekin berriro ilustratzeko modukoa iruditzen zait.
Horra konpletoa izatetik urrun egongo den zerrenda bat:
- Basque Culinary Center
- Bizkaian sortzekoak dira beste bat, baina izena dantzan ei dabil: Urdaibai Bird Center, Urdaibai Bird Migration Centr edo Elaia Bird Migration Centre. Besteak beste Center edo Centre, ortografia amerikarra edo britainiarra erabaki beharko dute.
- Center/Centre horretan ematen du gehienek amerikanoa aukeratzen dutela, baina salbuespena handiena da, Bilbao Exhibition Centre delakoa... Domeinu izen gisa, Center ere hartuta daukate, baina desbideratuta dago bilbaoexhibitioncentre.com hobetsitakora.
- Agian centre eta center artean ez aukeratzearren, Bilbon zentrum bat ere badago, Creativity Zentrum
- Bilbon bada gauza gehiago: Bilbao Convention Bureau, eta Bilbao Film Commission, adibidez. Halako bureau eta commision-ak beste toki batzuetan ere badira.
- Eta datorren hilean, Bilbao Bizkaia Night Marathon korrituko da Bilbon. Hori estreinekoaz aurten, baina badira urte batzuk Bilbao BBK Live jaialdia egiten dutela.
- Radio Euskadik World Cafeak antolatu izan ditu, eta EAJk, berriz, Think Euskadi.
- Pasaian egingo dena, PasaiaEcoPort izango da. Port izateaz gain, Eco elementuak ere eman izan du zer esanik.
- Basque Team, eliteko kirolarien babeserako zera hori.
- Tolosan, TOPIC dago, Tolosa Puppet Center International, txotxongiloen museo edo ikerketa-zentroa.
- Informatikako zaletuen artean antolatzen dira Euskal Encounter, Gipuzkoa Encounter, Uni Encounter...
- Gasteizko kirol-areto hori, Buesa Arena, arena hori ameriketatik ei dator...
Disclaimer: artikulu hau sinatzen duenak CodeSyntax eta Tagzania Services enpresa bikietan egiten du lan.
Erantzunak kargatzen...