Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Igeldo herria, Batzar Nagusiak eta erabakitzeko eskubidea

Josi Oiarbide
2009-11-25 : 08:11

Datorren igandean, 15 urte beteko dira Igeldok erreferendumean herria izatea onartu zuela, eta festa herrikoia ospatuko da herrian. Donostiak ez du entzun nahi, baina Arartekoaren erresoluzio batzuk izan dira azken aldi honetan, eta orain, hurrengo hilabeteetan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erabaki beharko dute gaiaz.

Euskararen Nazioarteko Eguna: aurten 60 urte

Eusko Ikaskuntza
2009-11-24 : 17:11

1949tik Euskararen Nazioarteko Egunaren bultzatzaile den Eusko Ikaskuntzak Kukuxumusurekin bat egin du, sare sozialetan euskara erabiltzera bultzatuz, abenduaren 3ko festa ospatzeko. Kukuxumusu markak egun horretarako kamiseta bat diseinatu du, www.eusko-ikaskuntza.org/ene/ blogean ekarpenak uzten dituzten parte-hartzaileen artean banatuko dena.

4

35 atxilotu, Segiren aurkako operazioan

Sustatu
2009-11-24 : 12:11

"Azken urteetako polizia operazio handiena" da EITBren arabera, operazioan 70 etxebizitza, gaztetxe, sozietate eta taberna baino gehiago miatu baitituzte EITBren arabera. Berrian 40 miaketa inguru aipatzen dituzte.

ItzulTerm, itzulpen-memoriei etekina ateratzeko doako web-zerbitzua

Elhuyar Fundazioa
2009-11-24 : 12:11

Elhuyar Fundazioko I+G+B unitateak ItzulTerm web-zerbitzua sareratu berri du, itzulpen-memoria batetik euskarazko eta gaztelerazko termino baliokideen bikoteak automatikoki erauzten dituen doako zerbitzua. Itzulpen-memoriekin lan egiten duten erabiltzaileengan dago, batik bat, pentsatua: itzultzaileak, itzulpen-zerbitzuak, terminologoak, hizkuntzalariak, euskara-teknikariak...

Bertsoak 2009 Bilduma

www.lanku.com
2009-11-24 : 09:11

Iaz hasitako bideari eutsiz, aurten ere kalean da Bertsoak 2009 bertso antologia. Hogeita hamabost bertsoaldiko uzta eman du argitara Bertsoa.com eta Lakuren arteko elkarlan proiektuak, Bertsoa.com-ek urtean zehar grabatutako saiotatik. Bilduma osatzeko irizpide nagusiak bertsoaldiaren kalitatea eta formato, errealitate zein partehartzaile aniztasuna izan dira. Guztira 45 bertsolari etagaijartzaileren lana bildu du Bertsoak 2009 bildumak. Aurten bertso jarriei ere tartea egin diegu gure proiektuan, urteko antologian bertso jarriek ere beren tokia behar dutelakoan.


Rebeldemule, film eta dokumental alternatiboak eta gehiago

Mikel, Hamahiru.org
2009-11-24 : 09:11

Ezagutzen ez duzuenontzat Rebeldemule, material kritiko eta alternatiboaren (filmak, audioak, testuak…) dibulgazioa helburu duen komunitatea da. Sareko baliabide desberdinak erabiltzen ditu horretarako: foroa estekak zein komentarioak plazaratzeko eta p2p sareak eta streaming-a edukiak konpartitzeko.

Aste honetan herri kontsulta Hernanin Udalak lehenetsi beharreko ekipamenduez erabakitzeko

Hernaniko Udala
2009-11-23 : 16:11

Gaur hasi da Hernaniko Udalak lehenetsi beharreko ekipamendua zein den erabakitzeko herri kontsulta. Goizeko 9etan ireki dute Biteri Kultur Etxean jarritako hautestontzia eta 10:30erako Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitia Kultur Etxean zen botoa ematen, Udal Gobernuko beste zenbait ordezkarirekin batera. Beitialarrangoitiak hernaniarrei dei egin die herri galdeketan parte har dezaten: “Gure ustez, merezi du garrantzitsuak diren gaietan herritarrei euren hautua egiteko aukera ematea. Udalak lehenetsi beharreko ekipamendua zein den erabakitzea garrantzitsua da guretzat. Beraz, herritarrak animatu nahi ditugu galdeketa honetan parte hartzera”.

Jardunaldia eskola txikien inguruan

Joxe Aranzabal
2009-11-23 : 12:11

Azaroaren 25ean, Jakingarriak aldizkariko taldeak jardunaldi bat egingo du, eskola txikien inguruan: "Eskola txikien ekarpenaren handitasuna". Jardunaldia HUHEZIn egingo da, bertako aretoan, arratsaldeko 17:30ean hasita.

Hizkuntzen kudeaketa, lehiarako aukera

emun
2009-11-23 : 09:11

EMUN hizkuntza aholkularitzak Hizkuntzen kudeaketa, lehiarako AUKERA izeneko jardunaldia antolatu du datorren azaroaren 25ean, arlo sozioekonomikoan hizkuntzen kudeaketak duen garrantzia azpimarratu, euskararen erabilera areagotzeko planak dituzten zenbait kasu azaldu eta Bizkaiko enpresen artean euskararen presentzia sustatzeko helburuekin.

1

Historialaria zara? Historia zalea?

UEU
2009-11-23 : 09:11

20 urte igaro dira historia karrera euskaraz aurrenekoz martxan jarri zenetik UPV/EHUn. Bi hamarkada hauetan historia arloko unibertsitario euskaldunek orotariko egoerak, lorpenak, erronkak zein mugak ezagutu dituzte, dela irakaskuntza arloan, dela testugintzan, dela ikerketan. Asko egin bada ere, bada oraindik nahiko lan egiteko. Eta hausnarketa egingo dugu Historialari Euskaldunen V. Topaketetan.

Kameratoia 09, abenduaren 12an Bermeon

Topagunea
2009-11-22 : 12:11

Topaguneak eta Bermeoko Udalak bosgarrenez antolatu dute Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya. Lehiaketa bera abenduaren 12an izango da Bermeon, eta izena emateko epea azaroaren 30ean amaituko da.

8

Euskalgintzaren mapa direktorioa sortu du Kontseiluak

Kontseilua
2009-11-22 : 10:11

Kontseiluak Euskalgintzaren mapa direktorioa aurkeztu du aste honetan. Horren bidez, “euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari diren elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi ditugu, eta beraien arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa eskaini”, azaldu du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.

Gizonentzako antisorgailu berria

Josu Lezameta, Jozulin
2009-11-22 : 09:11

Gizonok ondo dakigunez, zenbat eta hotz handiagoa barrabiletan orduan eta gorago jarriko dira, estuago; eta zenbat eta bero handiagoa koskabiloetan hainbat eta beherago, nasaiago. Ezaguna da, bestalde, praka estuek sortutako berotegi efektuak ugalkortasunean duten eragin negatiboa. Hau guztia edukiko zuten buruan antisorgailu berria iragarri dutenek: potroskiloak 35 gradutan berotu –tenperatura dexente handia arrautzetarako- eta ultrasoinuak bertara bideratu.

9

Jose Ignacio Munilla dator

Mikel Iturria
2009-11-21 : 11:11

Gaur eguerdian egingo omen du publiko Vaticanoak Jose Ignacio Munilla euskalduna izango dela Gipuzkoako gotzain berria. Eta zuek pentsatuko duzue: eta zer? Ba gu bezalakook, eliza katolikotik kanpo gaudenok, dibertituko garela eta, aldiz, eliza horretan izanda, bere korrontekoak ez direnek asko sufrituko dutela. Gaur goizean Radio Euskadin Joseba Egibarrek esan bezala, eskuinago soilik pareta baitauka Munillak (Rouco Varelak bezala, gaineratu du jeltzaleak).

Komite Internazionalisten 30. urtemuga

Aitor
2009-11-21 : 10:11

Orain dela 30 urte, Iraultza Sandinistak piztu zuen itxaropenaren babesean, Euskal Herrian herrialde ezberdinetan zebiltzan tokian tokiko taldeak bildu ziren, Komite Internazionalistak erakundea sortzeko. Nikaragua, Kuba, El Salvador, Palestina, Irak, Chiapas, Sahara, Bolivia, Kolonbia, Seattle, Praga, Kurdistan, Genova, Euskal Herria... Hamaika borroka, borroka bakarra, Gora herriak.

8

Mendiko prakak

Elena Laka
2009-11-20 : 13:11

Euskaldunak, gauza jakina da, mendizaleak gara, salbuespenak salbuespen. Mendizaletasunak nortasuna eta ohorea ematen dio euskal jendeari. Eta baita ere, estiloa. Arropak aukeratzerakoan behintzat, ze azkenenengo urteetan euskaldun asko mendiruntz irtetear egongo balitz bezala jantzita joan ohi da kalean zehar. Alegia, mendiko jantziek, batez ere mendiko prakek, kaleko giza-paisaia aldatu dutela. Halako eragina izan dute, ezen Euskal Herritik kanpotik datozenak harritzera ere iritxi baitira kaleetan ikusi duten mendiko praken ugaritasunaz.

2

Google Translatek zuzenean egiten ditu itzulpenak

Sustatu
2009-11-20 : 12:11

Google Translatek idatzi ahala egiten ditu itzulpenak orain. Euskara ez dute gehitu oraindik, baina gazteleratik katalanera probatu dugu zuzeneko itzulpenak zelan egiten dituen, eta screencast eginez bideoan ekarri dugu hona, ikusteko:

'Iragarkilaburrak.com', aldaketa eta hobekuntza nabarmenekin

Bertako Hedabideak
2009-11-20 : 11:11

Eraberritze lanak amaitu ostean, abian da iragarkilaburrak.com, aldaketa eta hobekuntza nabarmenekin. Euskarazko hogei bat egunkari, aldizkari eta agerkari digitalek hartzen dute parte proiektuan.

2

EH Tatuajea

Goio Arana
2009-11-20 : 09:11

Tatuajeen argazki sorta ikusgarria bildu dute Buber.net-en. Beno, egia esan, ikusgarriagoak makina bat dago sarean, baina, onartu behar da horiek baino "euskaldunagoak" zaila dela Interneten aurkitzen.

Ingurumena eta zinema

Cristina Enea Fundazioa
2009-11-19 : 17:11

Ekologia, ingurumena, fauna, flora, garapen iraunkorra... horixe dena, gezurra badirudi ere, zinearekin harreman estuan bizi da! Eta horixe islatzen du hain zuzen ere Ramón Herrera kazetari eta zinema-kritiko iruindarrak kaleratu berri duen Eco-cine liburuak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››