Sustatu logoa Teknologia albisteak

Rebeldemule, film eta dokumental alternatiboak eta gehiago

Mikel, Hamahiru.org
2009-11-24 09:11

Era honetan, internet konexioa duen pertsona ororen esku dago bilduma oso handi hau, dena pausuz pausu azaltzen duten gida batzuri jarraituz edonork ikasi dezakeena.

Argitara eramandako eduki baliagarriez gain, badira beste ekimen interesgarriak, aipagarriena -nire ustez- Zine kluba delarik. Bertan, botazio bidez zenbait filmeren artean bat aukeratzen da, gero edukiari buruz eztabaidatzeko. Kalitatezko zine eta dokumentalen aldeko apustu honen aberasgarritasuna inork gutxik uka dezake eta, agian, ona litzateke euskaradunon artean ere, halako zerbait martxan jartzea. Foro bat eta esteka pare bat, gehiagorik ez da behar.

Rebeldemule ez da proiektu berria, ezta gutxiago ere, baina ez dut inoiz idatzi kultura libre eta desberdinean sinesten dugunoi horrenbeste eman digun komunitate honi buruz. Zor diot. Zor diogu. Animatu eta bota begiratu bat, agian munduari buruzko ikuspegia zabalduko dizun zerbait topatuko duzu.

Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Mikel / Hamahiru.org

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu