Sustatu logoa Teknologia albisteak

Google Translatek zuzenean egiten ditu itzulpenak

Sustatu
2009-11-20 12:11

Google Translatek idatzi ahala egiten ditu itzulpenak orain. Euskara ez dute gehitu oraindik, baina gazteleratik katalanera probatu dugu zuzeneko itzulpenak zelan egiten dituen, eta screencast eginez bideoan ekarri dugu hona, ikusteko:

Google Translatek itzulpenak egiteko, zuzenean url bat idazteko aukera ere badago:

  • http://translate.google.com/#es|ca|hemen idatzi nahi duzun testua

/#es|ca| kodea da gazteleratik katalanera itzultzeko, baina erabilgarri dauden beste hizkuntzen kodeekin ere erabili daiteke:

  • http://translate.google.com/#en|es|hemen idatzi nahi duzun testua

Hemen ikusten da horrela egindako itzulpen bat, gazteleratik ingelesera.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu