Sustatu logoa Teknologia albisteak

35 atxilotu, Segiren aurkako operazioan

Sustatu
2009-11-24 12:11

"Azken urteetako polizia operazio handiena" da EITBren arabera, operazioan 70 etxebizitza, gaztetxe, sozietate eta taberna baino gehiago miatu baitituzte EITBren arabera. Berrian 40 miaketa inguru aipatzen dituzte.

Barne Ministerioaren arabera 34 lagun atxilotu dituzte eta Segiren zuzendaritza desegin dute eta 92 miaketa egin dituzte Hegoaldean. Beste lagun bat atxilotu du Frantziako Poliziak Iparraldean.

Askatasunaren Aldeko Mugimenduak jakinarazitako atxilotutakoen zerrenda eman du Berriak, saiatu gara informazio hori Askatu.org webgunean ote dagoen begiratzen, baina ez dugu sartzea lortu.

Bestalde, Oarsoaldeako Hitzak dioenez, beste etxebizitza bat miatzen ari dira orain.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu