Eraberritze lanak amaitu ostean, abian da iragarkilaburrak.com, aldaketa eta hobekuntza nabarmenekin. Euskarazko hogei bat egunkari, aldizkari eta agerkari digitalek hartzen dute parte proiektuan.
Pasa den urteko azaroan ekin zion bideari iragarkilaburrak.com webguneak, euskarazko hogei bat hedabidek elkarlanean ehunduta. Urtebete geroago, edukia eta itxura aldatu du webguneak, erabiltzaileentzat eta iragarleentzat hobekuntza nabarmenak eskainiz.
"Iragarkilaburrak.com" berria sarean da dagoeneko, erabiltzaile zein iragarleentzat aldaketa hobekuntza eta nabarmenekin. Iaz abiarazi zuten ataria elkarlanean euskarazko hogei bat hedabidek, merkatuan zegoen hutsunea betetzeko helburuarekin.
Bilatzaile zehatz eta garatuagoak, kategoria berriak, abisuak SMS bidez jasotzeko bidea, iragarkiak sare sozialetan zuzenean argitaratzeko aukera, eta beste hainbat aldaketa ditu webgune berrituak.
Orain arte bezala, iragarkiak sarean jartzea doan da norbanakoentzat.
Gainera, iragarkiak ostiraletan paperean argitaratzeko aukera ere izango du iragarleak. Webgunearen aldaketei esker iragarleak erraz hautatu ahal izango du papereko zein ediziotan argitaratu nahi duen iragarkia: hedabide guztietan, ala eskualde edo zonalde zehatz batean soilik, esaterako.
Gaur egun, BERRIA, Uztarria, Txintxarri, Otamotz, Elgoibarren, Behe Bidasoako Hitza, ukberri.net, Oarsoaldeko Hitza, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza, plaentxia.com, Busturialdeko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Urola Kostako Hitza, Irutxuloko Hitza, Goerriko Hitza, Baleike, Geu Gasteiz, Eta Kitto, larrabetzu.org eta Goiena dira proiektu honetan parte hartzen duten egunkariak, agerkari digitalak eta aldizkariak.
Plazagunea SL enpresak garatu du webgune berria.
Erantzun
Sartu