Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mendiko prakak

Elena Laka
2009-11-20 13:11

Praka bakeroen kaltetan, tergalezko prakei muzin eginez, gero eta gehiago dira kalean mendiko prakak erabiltzen dituzten pertsonak. Batez ere mutilak, neskak gutxixeago. Nonahi mendira joateko propio saltzen dituzten praka horiek, gerrian goma, belaun inguruan oihal bikoitzezko adabakia, eta poltsiko mordoska dutenak. Trango, Astore, Ternua edo Quichua markakoak.

Garestiagoak edo merkeagoak, mendiko prakak ikusten dira igande goizean egunkaria erostera joaterakoan, lantokietan, lantegian zein bulego publikoetan, ikasgeletan, umeekin kalean paseatzen, tragoak hartzen goiz, ilunabar zein gauean, herrietako eguneroko paisaia estilistikoan txertatu dira mendira joateko pentsatuta zeuden prakak.

Eroso direlako? Beti mendirako gertu jartzen zaituztelako? Ezin jakin. Ez behintzat polito edo ondo geratzen direlako. Handiak handiegi, txikiak txikiegi egiten dituzte. Ez ipurtaldean ez beste inon ez dira bereziki ondo geratzeko.

Kalerako eta mendirako praka bakarrak erabiltzea, hori baino beste abantailarik ez. Ala bai? Zein da arrazoia bere buruaren jabe diren mutilak eta gizonak noranahi horrelako prakekin joateko? Zergaitik joan zen euskal idazle bat Euskadi Sarietara mendiko prakak jantzita? Zergaitik OƱati moduko herri tradizionaleko elizkizun tradizional batean mezalaguntzaileak, 50 urtetik gorako gizonak, horrelako prakak jantzita pasa zuen diru-poltsa? Zein da zuk mendiko prakak ikusi dituzun toki edo egoerarik harrigarriena?

Promozioko argazkia: Varese prakak, © Ternua

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu