Teknologia albisteak

Ingurumena eta zinema

Erabiltzailearen aurpegia
Cristina Enea Fundazioa
2009-11-19 : 17:11

Ekologia, ingurumena, fauna, flora, garapen iraunkorra... horixe dena, gezurra badirudi ere, zinearekin harreman estuan bizi da! Eta horixe islatzen du hain zuzen ere Ramón Herrera kazetari eta zinema-kritiko iruindarrak kaleratu berri duen Eco-cine liburuak.

Liburua bihar bertan aurkeztuko du Donostiako Liburutegi munizipal zaharreko aretoan (Konstituzio plazan dago, baina sarrera atzeko kaletik dauka, San Jeronimo kaletik). Herrerak zine klasikoko eta garaikideko 400 filme baino gehiago aztertu ditu ('Metrópolis', 'Nanook of the north', 'La lengua de las mariposas'...), ingurumenarekin duten harremanaren ikuspuntutik. Kontsulta moduan erabiltzeko eta ingurumen balioak hiztegi moduan biltzen dituen liburu-gida bat da.
Ez galdu aukera!

Noiz: Azaroaren 20an, ostirala
Ordua: 19:00etan
Non: Donostiako liburutegi zaharreko sotoan (San Jeronimo kalea)
Antolatzailea: Cristina Enea Fundazioa

Erantzun

Sartu