Kameratoia 09, abenduaren 12an Bermeon
2009-11-22 12:11
Gazteei zuzendutako lehiaketa honetan, parte hartzaileek 10 ordu daukate hiru minutuko bideoa idatzi, grabatu eta editatzeko, egunean bertan jakinaraziko zaien gaia eta herriko hainbat ezaugarri erabiliz. 1.500, 1.200 eta 900 euroko sari bana dago hiru lanik onenentzat, eta lanok Topaguneak antolatzen duen Film Laburren Zirkuituan sartzeko aukera. Egunean sortutako bideoen zabalkundea errazteko, Creative Commons BY-SA lizentziapean banatuko dira.
Kameratoiak argi utzi du ikus-entzunezkoen alorrean benetako artistak ditugula gazte euskaldunen artean. Adibide gisa, hona 2008ko edizioa irabazi zuen lana:
Erantzunak kargatzen...