Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskararen Nazioarteko Eguna: aurten 60 urte

Eusko Ikaskuntza
2009-11-24 17:11

Euskararen Nazioarteko Egunaren (ENE) 60. urteurrena dela eta, abenduaren 3an, Eusko Ikaskuntzak -1949ean egun honi ekin zionak- gaur Donostian emandako prentsaurrekoan aurkeztu diren euskara sustatzeko zenbait jarduera prestatu ditu.

Aurtengo edizioaren helburua Interneten sortutako sare sozial berrietan euskararen erabilera bultzatzea da. Horretarako, “Klik egiozu euskarari” lemapean, blog bat egokitu da atxikimenduak jasotzeko. Kukuxumusu markak egun horretarako kamiseta bat diseinatu du, blogean ekarpenak uzten dituzten parte-hartzaileen artean banatuko dena.

Eta 2006tik urtero egiten den bezala, ENE SARIAk euskara sustatzeko atzerrian egindako erakunde baten zabalkunde eta sorkuntza lana sarituko da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu