Sustatu logoa Teknologia albisteak

Historialaria zara? Historia zalea?

UEU
UEU
2009-11-23 09:11

20 urte igaro dira historia karrera euskaraz aurrenekoz martxan jarri zenetik UPV/EHUn. Bi hamarkada hauetan historia arloko unibertsitario euskaldunek orotariko egoerak, lorpenak, erronkak zein mugak ezagutu dituzte, dela irakaskuntza arloan, dela testugintzan, dela ikerketan. Asko egin bada ere, bada oraindik nahiko lan egiteko. Eta hausnarketa egingo dugu Historialari Euskaldunen V. Topaketetan.

Ze hizkuntzatan ikasi zenuen? Gaztelaniaz? Euskaraz? Orain ze hizkuntzatan egiten duzu lan? Ze material erabiltzen duzu? Irakaslea bazara, ikerlaria, teknikaria... ze nolako eragina izan du jaso duzun formazioa?

Horretaz guztiaz hitz egiteko eta euskarazko historiaren inguruan dauden kezkak nolabait argitzeko zein honekiko dauden ikuspuntu ezberdinak jasotzeko UEUko Historia Sailak bere V. Topaketak antolatu ditu.

Etor zaitez! zure esperientzia jaso nahi dugu!!

Historialari Euskaldunen V. Topaketak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu