Gizonok ondo dakigunez, zenbat eta hotz handiagoa barrabiletan orduan eta gorago jarriko dira, estuago; eta zenbat eta bero handiagoa koskabiloetan hainbat eta beherago, nasaiago. Ezaguna da, bestalde, praka estuek sortutako berotegi efektuak ugalkortasunean duten eragin negatiboa. Hau guztia edukiko zuten buruan antisorgailu berria iragarri dutenek: potroskiloak 35 gradutan berotu tenperatura dexente handia arrautzetarako- eta ultrasoinuak bertara bideratu.
Handik bi egunera tratamendua errepikatu eta 10 hilabeterako antzutasuna aurreikusten dute zientifikoek. Ba omen dabiltza, gainera, uhin hauek potroetara gehiagotan jaurtiz gero, erabateko antzutasuna lortu nahian.
Oharra: Artikulu hau tratamendu mediko bati buruzkoa da. Ez egin esperimenturik etxean. Ez du balio koskoiloak berogailu gainean paratzea. Zalantza izanez gero, galdetu botikan.
Erantzun
Sartu