Teknologia albisteak

Jardunaldia eskola txikien inguruan

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal
2009-11-23 : 12:11

Azaroaren 25ean, Jakingarriak aldizkariko taldeak jardunaldi bat egingo du, eskola txikien inguruan: "Eskola txikien ekarpenaren handitasuna". Jardunaldia HUHEZIn egingo da, bertako aretoan, arratsaldeko 17:30ean hasita.

Zergatik eskola txikiak

Zergatik eskola txikiak

Sarri, eskola txikietan adin desberdinetako haurrak elkartzen dira gela berean, bakoitza bere nortasun, interes eta premia bereziekin. Hori dela-eta, bertako irakasleek sortu dute benetako pedagogia berritzaile eta iraultzailea, hainbeste ze zenbait alorretan eskola txikietako errealitatea eredugarri izan daiteke eskola handientzat.

Horregatik, jardunaldi honetan jasoko dira eskola txikietako errealitatearen partaide direnen iritziak, gogoetak eta proposamenak. Nahiz eta diren guztiak ez bertan egon, egongo direnak egon beharrekoak dira, duda izpirik gabe.

Egitaraua

Hona hemen egun horretako egitaraua:

17:30 Nora Salbotx: Sarrera.

17:45 Xabier Ballarena: Herrietako eskolak: koordinaketa adibide bat.

18:15 Elena Laiz: Ibilaldia gure metodologian barrena.

19:15 Mahai ingurua: Herrietako eskolak; atzo, gaur, bihar. Nora Salbotx Xabier Ballarena, Elena Laiz, Lorea Agirre.

20:00 Luntxa.

Erantzun

Sartu