Tatuajeen argazki sorta ikusgarria bildu dute Buber.net-en. Beno, egia esan, ikusgarriagoak makina bat dago sarean, baina, onartu behar da horiek baino "euskaldunagoak" zaila dela Interneten aurkitzen.
Bildutako tatuajeak, batez ere, euskal jatorria duten AEBetako neska-mutilen azaletan egindakoak dira. Era guztietakoak daude: etnikoak, modernoak, klasikoak, politikoki ez zuzenak...
Klasikoen artean, "aire-aire" esaten ari dela ematen duen euskal pin-up honek eman digu atentzioa:
Tatuaje zaleen artean hain gustuko diren "etniko" edo "tribal" eratakoak ere badaude batzuk webgune horretan, adibidez, honako hau:
Edo arbasoen eta euskal odolaren omenez egindakoak...
Badago bat, I love ikurriña eratakoa. Hori bai, ez ziren fin-fin ibili koloreak banatzerako orduan. Begira bestela:
Guri, desastre horrek zuzendu aurreko Galdakaoko frontoiarena ekarri digu gogora.
Baina, segurutik, bildumako tatuaje xelebreena hurrengo hau da:
EAEko mapa da? Zezena Trebiñon dago? Aurretik ere ikusita geneukan era horretako nahasketak: Ikurriña+ Osborneren zezena baina, egia esan, azalean betikotutakorik ez. Hori bai marka!
Imanolek aipaturiko bideoan ikusten dena hauxe da:
Argazkiak.org | Eusko Tatuaje-a © cc-by-sa: sustatu
Zazpiak Bat ezkutu bat? Eta haren gainean ICA irakurtzen dugu, Guernica ote?
tatuaje flipanteena clip labur honen amaieran dago.
wankers!