
Barbie panpina eredugarriak urteetan zehar hamaika itxura eta soineko hartu ditu. Zalantzan dago orain baina. Zein izango da bere hamabigarren soinekoa? Zer ikasiko du hurrengo urtean? Aukera daukazu berari laguntzeko eta botoa emateko orain. Mesedez, esaiozu badela ordua Computer engineer bilakatzeko, egundoko aukera dela. Eman botoa Barbie-ren web-gunean.
Komunikabideen aurrean hitz egin zuen atzo José Antonio Pastor sozialistak. Besteak beste zera esan zuen:
Ez dago garbi nork agintzen duen EAJn: Urkulluk Interneten duen blogetik, Egibarrek Parlamentutik edo Bilbaok Bizkaiko Foru Aldunditik.
Nire lehenengo inpresioa izan da pentsatzea Urkullu gutxiesten zuela blogean idazten duelako, baina...
Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketa azterketa proiektuaren emaitzak aurketzu dituzte. Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin garatu du hain konplexua den gazteen hizkuntz erabileraren fenomenoaren azterketa. Gazteekin lanean esperientziadun jendea, gaia maila teorikoan landu duena eta ezaugarri ezberdinetako gazteen arteko hausnarketa partekatua du oinarri azterketa honek.
Pasa den abenduan 20 urte bete dira Idiazabalgo Zirika Irratia sortu zenetik. Azken urteetan ordea, isilik egon da Idiazabalgo frekuentzia. Zapatu honetan berriro hasiko da emititzen. Lantalde berria, estudio berria, frekuentzia berria, irudi berria... nobedadez beteta dator Zirika Irratia.
Denok (edo zuotako askok bai behintzat) izango dituzue gogoan abenduan Kopenagen egin zen Klimaren Aldaketaren Kontrako Nazioarteko Goibileraren irudiak. Mundu mailako hamaika estatuburu, gobernu-ordezkari, gobernuz kanpoko erakunde eta bestelako eragile bildu zen klimaren aldaketa saihesteko neurriak adosteko asmoz. Harturiko konpromisoak urriak izan ziren ordea, eta sorturiko zalantzak asko. Cristina Enea Fundazioak Goibilera horren nondik-norakoak azaltzeko paregabeko protagonista ekarriko du Donostiara ostiralean: Juantxo Lopez de Uralde, Greenpeacek Espainian duen ordezkaritzaren zuzendaria.
Odolkiz betetako patata batzuei Delicias Lujanbio izena jarri dio Karlos Argiñano sukaldariak. Espainiako Estatuan %18,2ko jarraipena duen programan Bertso Txapelketa Nagusia aipatu zuen : "hamabost mila lagun zortzi edo bederatzi orduz isilik eta errespetuan" egon zirela saioa entzuten.
Ez dakit zergatik, baina kazetarion edo informazioan adituon lana, esfortzua eta nekea ez dira kontutan hartzen, ez dira baloratzen. Intrusismo laboral gehien duen ogibideetako bat dela esan dezakegu. Baina okerrena ez da intrusismoa, baizik intruso hauek kazetari estatusa hartzen dutela, eta iritzi publikoak kazetariez duten irudia okertzen dutela.
EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak enpresa zerrenda bat publikatu du, bere ikasleei praktikak egiteko eskaintza bat, eta bertan zehazten da enpresa bakoitzak ikasleei ematen dien ordainsaria. Gehienek ez dute informazio hori ematen, baina ematen duten guztien artean, Argia da gehien ordaintzen duena: 310 euro hilean.
Publizitate kanpaina batetik hartutakoa den arren, polita iruditu zaigu hona ekartzeko. Fun theory deitu zion Volkswagenek, eta Dibertimenduaren teoria itzulita ekarri dugu hona. Teoria honen funtsa zera da: esfortzua eskatzen diguten eguneroko gauza txiki horiek errazago egiten ditugula horiek egiten dibertitzen baldin bagara. Adibidez, igoko genituzke eskilarak oinez, alboan eskilara mekanikoak baldin baleude?
Urtarrilaren 28an egingo den Berrikuntza Pedagogikoari buruzko jardunaldi honetan DHBV Duale Hochschule Baden-Württemberg Mannheim, LE CFAI Adour Centre de Formation d'Apprentis de l'Industrie, eta Euskadiko IMH, Mendizabala, San Jorge eta Usurbil Lanbide Eskoletako kasuak ezagutuko dira
Benito Fizek David Ugarteren artikulu bat eraman du Karrajua blogera, eta Ugarteren aipu hau nabarmendu du, besteak beste:
Ez du inporta zein tamainakoa den komunitatea. 3 kide dituen komunitatea hazi egin daiteke; 1.000 pertsonak ez dute komunitate bat eraikitzen inkestak erantzuten, spameatzen edo zerbitzu bera erabiltzen.
Gaurko Berriarako behar zuen zutabea (Kaiku) idatzi eta gero, eta ikusita kontuak zer nolako airea hartu zuen sarelarien artean, zalantza izan nuen artikulutxoa argitaratu ala ez. Egia esan, halako kontu batekin sartzen naizen aldiro kezka bera izaten dut: egokia da euskaraz aritzeko borondatea dutenak gisa honetan zirikatzea? Akuilatu ordez ez ditugu etsiko?
Lagun artean bertsoak idatzi eta kantatuz gozatzeko helburuaz, lehiaketa antolatu dute Arabako bertsozaleek. Lehiaketan parte hartzeko, Urtarrilaren 25a baino lehen eman behar da izena eta Bertso-sortak entregatzeko epea Otsailaren 6ean amaituko da.
Kaiku esne-markaren kanpaina berria da, Ni Kaiku naiz, puntu-com eta lehiaketa eta guzti. Leloaren egokitasunari erreparatu dio batek baino gehiagok, adibidez Argazkiak.org-en Txikillanak, eta baita Benito Fizek Atoan mikroblogean.
Eguneraketa, ostirala: Irakurle batek protesta egin ondoren, Kaikuk azalpenekin erantzun dio. Beste batek alprojentzako moduko beste marka bat topatu du.
Argazkiak.org | Gu kaiku gara © cc-by-sa: txikillana
Txotx denboraldia badator, eta urtero bezala, Itziarreko Txindurri-Iturri sagardotegiak bere TxotxFesta antolatuko du larunbat honetan, hilak 16. Egun osorako jaia, trikitixa, txalaparta, bertso eta abarrekin. DJrik ere ez da faltako!
Jamendo gaur egun gero eta zale gehiago irabazten ari den sareko musika komunitatea da, Creative Commons lizentziapean musika igo, entzun eta jeisteko gero eta musikari eta musikazalee gehiagok erabiltzen duten lanabesa. Baina, ematen du bere eredu enpresariala zalantzan dagoela, eta salgai jarri dutela Jamendo.
Joxe Mari Agirretxek, "Porrotx", guraso gisa hitz egin du Hezkuntza Deialdiko Batzar Irekian egingo dena iragartzeko agerraldian. Bertan gurasoek dituzten trabak aipatu ditu eta Batzar Irekian parte hartzeko deia luzatu du.
Eusko Legebiltzarrak ONCE erakundearekin akordio bat sinatu zuen abenduan eta, Legebiltzarreko taldeen bulegoetako identifikazio txartelak egiteko zeudenez, oraintsu aldatu dituzte errotuluak. Bozeramaileen batzordea, aurrerantzean, boceramaileena izango da.
Eguneratua, osteguna: Legebiltzarretik abisatu digutenez, kendu dituzte jada errotuluak; eta berriak enkargatu dituzte.
Argazkiak.org | Boceramaileen batzordea © cc-by-sa: sustatu
Paisaia elurtuak urtzen ari dira, baina satelite irudietan gordeta geratu dira. Elurteen ondoren, herenegun, astelehenarekin, eguzki-tarteak ere izan ziren, eta ESAren sateliteen irudietan Euskal Herri elurtuaren argazki hau atera zuen.
Argazkiak.org | Miravi Euskal Herria © cc-by-sa: sustatu
Gabon hauetan familia bazkarian, Ruper Ordorikaren azken diskoko portada izan dugu hizpide.
Harrituta geunden argazkiarekin.
Ruper txandalean dago? izan zen gure eztabaida.