Sustatu logoa Teknologia albisteak

Dibertimenduaren teoria

Sustatu
2010-01-18 10:01

Goiko bideo horren ildoko ideien lehiaketa antolatu du Volkswagenek, eta orain onena bozkatzeko aukera dago ostiralerarte.

Ez dakigu Raph Kosterren A Theory of Fun for Game Design liburuan oinarrituta egin ote duten kanpaina. Teoria horrek zera dio gutxi gora behera, ingelesezko Wikipediak bere liburua erreferentziatuz azaltzen duenez:

Dibertimenduaren teoriak dio jolasak oinarrizkoak direla hezkuntzarako. Jolasak irakasten dizkigu bizitza errealean behar ditugun abilidadeak.

Teoria hori beste bideo honetan ere ikusten da islatuta: jolas-makina bihurtu dute beira birziklatzeko zakarrontzia. Aurreko bideoak ekintza osasuntsu bat sustatzen bazuen, oraingoak ekintza ekologista bat.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu