Sustatu logoa Teknologia albisteak

Marka da gero kaiku izatea!

Sustatu
2010-01-15 14:01

Kaiku esne-markaren kanpaina berria da, Ni Kaiku naiz, puntu-com eta lehiaketa eta guzti. Leloaren egokitasunari erreparatu dio batek baino gehiagok, adibidez Argazkiak.org-en Txikillanak, eta baita Benito Fizek Atoan mikroblogean.

Eguneraketa, ostirala: Irakurle batek protesta egin ondoren, Kaikuk azalpenekin erantzun dio. Beste batek alprojentzako moduko beste marka bat topatu du.


Argazkiak.org | Gu kaiku gara © cc-by-sa: txikillana

Kaiku marka esneari lotutako terminoa ere badela argi dago, eta urteetako ibilbidea egin du merkatuan. Hala ere, esaldi horren kontestuan, beste zerbait ere iradoki dezake, Txikillana eta Fizek igarritako hori, hain zuzen ere: ergela, alproja...

Beste marka ezezagunago baten berri ere ikusi dugu Argazkiak.org-en: Irain jakiak.


Argazkiak.org | Irain Distribuciones Alimentarias. © cc-by-sa: xa2

Argazkilariak dioenez, Ezkio-Itsasoko Anduaga industrialdean ikusgai dagoen jaki banaketa enpresa baten izen xelebrea da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu