Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jamendo musika komunitatea salgai

Urtzi Azkue
2010-01-14 13:01

Jamendo gaur egun gero eta zale gehiago irabazten ari den sareko musika komunitatea da, Creative Commons lizentziapean musika igo, entzun eta jeisteko gero eta musikari eta musikazalee gehiagok erabiltzen duten lanabesa. Baina, ematen du bere eredu enpresariala zalantzan dagoela, eta salgai jarri dutela Jamendo.

Bazter guztietako musikarientzako euren lanak zabaltzeko aukera ezin hobea da eta musikazaleentzako ere estilo eskotako talde eta bakarlari berriak ezagutzeko sare haundia.

Bertan 20.000 lan baino gehiago aurkitu ditzakegu, hala ere, bada horrenbeste aukera artean musika ona bilatzea zaila denaz kexu denik ere.

Kontuak kontu, Jamendoren sortzaileek hasieran egindako apustuak ez omen ditu nahi beste etekin eman eta inbertsore edo aukera berrien bila dabiltza.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu