Sustatu logoa Teknologia albisteak

Joxe Mari Agirretxe, "Porrotx" Hezkuntza Deialdira joateko arrazoien inguruan

EHBE
2010-01-14 09:01

Azken hilabeteotan hezkuntza oso presente egon da herritar guztion egunerokoan, hedabideetan bolo-bolo egon delako, alderdi politikoen eztabaidetan gai izar bilakatu delako edo zeharka hainbat gaiekin (aldaketa klimatikoa, genero indarkeria, krisi ekonomikoa...) duen harreman zuzena plazaratu izan delako.

Euskal Herriak Bere Eskolak egoerari buelta emateko Hezkuntza Deialdia luzatu du, lehenengo hitzordua larunbata honetan jarri duelarik: Batzar Irekia. Donostiako Ernest Lluchen izango da, goizeko 9:30etatik hasita, eta helburua hezkuntzako egoerari buelta eman eta aurrera begira mobilizazio eta antolaketa molde berriak adostea izango da.

Informazio gehiagorako

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu