Teknologia albisteak
2

Barbie informatikaria? Bai, bai, eman botoa

Erabiltzailearen aurpegia
e-makumeak
2010-01-21 : 12:01

Barbie panpina eredugarriak urteetan zehar hamaika itxura eta soineko hartu ditu. Zalantzan dago orain baina. Zein izango da bere hamabigarren soinekoa? Zer ikasiko du hurrengo urtean? Aukera daukazu berari laguntzeko eta botoa emateko orain. Mesedez, esaiozu badela ordua Computer engineer bilakatzeko, egundoko aukera dela. Eman botoa Barbie-ren web-gunean.

Ez, neska askok ez du informatika ikasten, neska bakoitzeko bederatzi mutil dabil horretan azkenaldion; Euskal Herrian eta mundu osoan antzera.

Normala Barbiek aukera hau orain arte planteatu ere ez egin izana. Ez omen zaizkie gustatzen neskei matematika eta teknika. Ez omen zaie interesatzen komunikazioa eta komunikaziorako autopista handiena den Internet hau menperatzea. Informazioaren teknologiak gizonezkoen kontuak omen dira. Informatikako kontuak aspergarriak dira. Kar, kar, kar.

Beste alde batetik, 120 karrera egin eta gero okurritzen zaio Barbieri Computer engineer, Architect edo Surgeon izatea! Bazegoen lehenago aukeratzea, ezta? Ai Barbie Barbie!

Sustatun kargatu dugun albiste honek izan dezakeen txantxa faktorea albo batera utzita apur bat, sartu e-makumeak webgunean eta beste datu osagarri batzuk jasoko dituzu horren gainean.

E-makumeak taldearen baitan hau komentatu genuelarik, gutariko batek esan zuen: "Nik ez dut sekula Barbie-rik eduki, baina nork daki, Barbie informatikaririk egon bazen..."

Erantzunak

edurne larraza mendiluze
2010-01-21 : 17:22

"Nik ez dut sekula Barbie-rik eduki, baina nork daki, Barbie informatikaririk egon bazen..." Hori neska informatikari batek esandakoa, baina lortu beharko litzatekeena beste hau da:



"Niri sekula ez zitzaidan bururatu informatika ikastea, aurrekoan Barbie informatikaria oparitu zidaten arte!"



Mattel etxeak publizitatean uzten duen dirua gure onerako erabili ahal izango ote dugu?

Goio Arana
2010-01-21 : 17:34

Dagoeneko aukeratuta edukiko ote du Barbiek zerraldoan jantziko duen modeloa?


Argazkiak.org | Martxoak 8 © cc-by-sa: goioarana

Erantzun

Sartu