Juantxo Lopez de Uralderen hitzaldia ostiralean aldaketa klimatikoaren kontrako borrokaz
2010-01-20 08:01
Denok (edo zuotako askok bai behintzat) izango dituzue gogoan abenduan Kopenagen egin zen Klimaren Aldaketaren Kontrako Nazioarteko Goibileraren irudiak. Mundu mailako hamaika estatuburu, gobernu-ordezkari, gobernuz kanpoko erakunde eta bestelako eragile bildu zen klimaren aldaketa saihesteko neurriak adosteko asmoz. Harturiko konpromisoak urriak izan ziren ordea, eta sorturiko zalantzak asko. Cristina Enea Fundazioak Goibilera horren nondik-norakoak azaltzeko paregabeko protagonista ekarriko du Donostiara ostiralean: Juantxo Lopez de Uralde, Greenpeacek Espainian duen ordezkaritzaren zuzendaria.
Ekitaldia ostiralean, urtarrilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan izango da, Donostiako udaletxean, Cristina Enea Fundazioak antolatuta.
Erantzunak kargatzen...