Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Irratigintza eta berrikuntzari buruzko saio irekia irratia.com emankizunean

ptx | irratia.com
2010-01-30 : 11:01

irratia.com sareko irrati bat da, sareko saio bat. Azken 10 urteetan euskarazko Internet panoraman buru belarri murgilduta ibili den web proiektua. Blogosferaren sortzearekin batera, blog itxura ere hartu zuena. Beti berritzen, eta beti kezka berrikein. Irratigintza eta berrikuntza, beste saio bat baino, beste kezka erraldoiago bat. Zuk ere parte hartu dezakezu. Saio irekia, lagun.

EHZ jaialdiaren musika lehiaketa

EHZ
2010-01-30 : 10:01

EHZ festibalean jotzeko gogoa? Eman izena EHrZ lehiaketan. Ipar Euskal Herrian kokatua den EHZ festibalak musika lehiaketa bat antolatzen du. Helburua da Euskal Herriko talde guziei festibalean aritzeko parada eskaintzea (uztailaren 3, 4 eta 5ean iraganen da, Heletan).

Sareko Argia Saria 2010: Grebaorokorra.info

Sustatu
2010-01-29 : 17:01

Maiatzeko greba orokorraren jarraipena egiteko sortutako Grebaorokorra.info webguneak jaso du aurtengo Sareko Argia Saria. 2008ko Sareko Argia Wikipediak eskuratu zuen, iaz Librezalek eta zenbait urte lehenago, 2003an, Sustatu ere izan zen saritua.

4

Hezeguneen nazioarteko eguna eta asteburuetarako irteerak

Cristina Enea Fundazioa
2010-01-29 : 11:01

1971ko otsailaren 2an sinatu zen Irango Ramsar hirian Gune Hezeen Nazioarteko Hitzarmena eta orduz gertoztik egun horretan ospatzen dugu Munduko Hezeguneen Eguna. Gertu dugu data hori, asteartean hain zuzen ere, San Blas egun bezperan, eta ospatzeko Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeak, hainbat jarduera antolatu ditu naturzale guztientzat.

Kilometroak 2010eko web orria martxan da

pasaia-lezo lizeoa
2010-01-29 : 11:01

Dakizuen moduan Pasaia-Lezo Lizeoari egokitu zaio aurten Kilometroak jaia antolatzea eta horretan buru-belarri ari gara azken hilabeteetan. Gaurkoan azken urteetan ohikoa izan den web orria aurkeztera gatoz. Baina, batez ere, teknologia berriez baliatuko garela esatera etorri gara. Sare sozialak erabiltzen hasiak gara eta horretan sakontzeko asmo sendoa dugu. Horixe esatera gatozkizue; ohiko web orriaz gain Youtube, Twiter, Tuenti eta Facebook erabiltzen hasi garela eta erabiliko ditugula.

3

Krisiak baditu miloika aurpegi

Mikel Iturria
2010-01-29 : 10:01

José Luis Salgado Gasteizko blogari bat da. 41 urte ditu eta duela urtebete lanik gabe geratu zen:

Estos días se cumple un año desde que perdí mi empleo. Entonces trabajaba en el sector aeronáutico y el bajón en la cartera de pedidos fue tan grande, que la dirección se vio obligada a despedir a un puñado de sus trabajadores para poder continuar con la actividad.

10

Hamaika arrazoi iPad bat ez erosteko

Zifra
2010-01-29 : 08:01

Hamaika arrazoi, eta are gehiago, azaltzen dutenak zergatik ez dudan iPad bat erosiko. Adibidez: Mac-zale izan naiz hainbat urtez, eta erlijio guztiek nekatzen zaituzte azkenean, baita egiazkoek ere.


Goio Aranaren mashup bat Pop Ikonoen Aldare Euskaldunean kargatua

Euskal Irratiak federazioaren webgune berria

Jose Luis Aizpuru Euskal IRRATIAK
2010-01-28 : 17:01

Euskal Irratiak, Ipar Euskal Herriko irrati euskaldunen federazioak, webgune berria estreinatu du. Gure Irratiak, Xiberoko Botzak eta Irulegiko Irratiak beren webguneak berritu ondoren, Euskal Irratiak-ena heldu da.

Wikipediak 50.000 artikulu euskaraz, hitzaldi ospakizuna Arrasaten

Arrasateko gazte bulegoa
2010-01-28 : 14:01

Arrasateko Gazte Bulegoak ekitaldi berezia prestatu du Euskarazko Wikipediaren inguruan. Izan ere, Wikipediak euskarazko 50.000 artikulu dituela eta, hitzaldia eta ospakizuna uztartuko ditu. Azalpenak, merezimenduko berbak eta solasaldia.

2

Lip dub bat filmatuko dute larunbatean Donostian

Sustatu
2010-01-28 : 12:01

Larunbatean 100 gaztek, eibartarrak gehienak, Lib dub bat grabatuko dute Donostian, Udaletxe pareko parkean. Lip dub bat ikus-entzunezko mota bat da: kantu ezagun bat entzuten den bitartean, kamara batek sekuentzia bakarrean ibilbide bat egiten du, eta bidean jendearekin topo egiten du abesten, dantza egiten, eta abar. Hemen Youtuben miloika bisita izaten ari den adibide bat:

Aulki dantza on Ice (Age)

Iñaki Olano
2010-01-27 : 18:01

"Urtzen du iguzkiak elurra, eta amodioak bihotzaren makurra" dio esaera batek. Urtu ziren elurrak baina horma geruza potolo honek puska batean iraun zuen igerilekuan, aulki eta guzti, gorbeiape arabarrean, Murgian. Berriro hotz izan dugu egunotan, eta irudi honekin gogoratu naiz.

Google Bai Bai

Sustatu
2010-01-27 : 11:01

Txinan dituen arazo tekniko, politiko eta beharbada etikoen aurrean, Googlek iragarri berri du bere presentzia eta Google.cn bere bertako bertsioaren jarraipena berraztertu beharko dituela Txinan. Erabiltzaile batzuek, konpainiari loreak eta beren babesa eskainiz erreakzionatu dute, Googlek Pekingo egoitzan duen kaleko zeinua apainduz. Zeinu horietako batek fama pixka bat hartu du: Google Bai Bai dioena.


Creative Commons Aitortu © cc-by: QiFei / Mike Dong

4

Des-Kontrol taldearen komunikatua

Des-Kontrol
2010-01-27 : 09:01

Ostiral gauean Barakaldon jazotako gertaeren aurrean Des-Kontrol taldeak honako hau jakinarazi nahi du: Orain dela bizpahiru aste ezezagun batzuek San Vicente auzoko jai batzordera jo zuten Des-Kontrol taldearen kontzertua bertan behera uzteko esanez. Antolatzaileak zalantzan egon ziren zer egin, baina, gerora, aurrera egitea erabaki zuten. Guri ere galdetu ziguten, eta kontzertua egitearen alde agertu ginen.

Komunikazio "independentea, plurala eta eraldatzailea" bultzatzeko spot lehiaketa

Sustatu
2010-01-27 : 08:01

Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak lehiaketa antolatu du "gizarte-eraldaketarako ekarpen interesgarrien" bila. Urtarrilaren 31rako aurkeztu behar dira lanak, eta saria 1.000 eurokoa izango da.

Google Docs: aukera berriak elkarlanerako

Sustatu
2010-01-26 : 10:01

Google Docs aplikazioan elkarlanerako aukera berriak ezarri dituzte azken asteotan. Lehenbizi folder edo karpetak antolatu eta partekatzeko aukera ireki zuten, eta aste honetan, edozein fitxategi mota igotzekoa. Biak batuta, elkarlanerako espazioak edo proiektu-kudeaketarako tresna interesgarri bat daukazu esku artean.

3

Irekia webgunea abian da

Sustatu
2010-01-26 : 09:01

Eusko Jaurlaritzak Irekia izeneko webgunea aurkeztu zuen atzo, Lehendakaritzan egindako ekitaldi batean. Herritarren partaidetza sustatu, eta Gobernuaren jardunaren berri ematea da webgunearen asmoa. Ruby on Rails software librearen gainean eraiki du Efaber enpresak, eta 99.000 euro inguruko aurrekontua du. Horren ondoan, atzoko aurkezpenak 43.000 euroko kostua izan du, Irekian bertan publiko egin denez.

8

IKEA gora, IKEA behera

Goio Arana
2010-01-25 : 10:01

Atzo arte uste izan dut IKEA bakarra dagoela Euskal Herrian, Barakaldokoa. Ze oker ibili naizen! Kasualitatez betetako kilometro gutxiko bidaiak erakutsi dit zein sustraitua dagoen IKEA gure artean. Suediarra dela IKEA? Beno, suediarra ere bai.


Argazkiak.org | Leioako IKEA altzariak © cc-by-sa: goioarana

Eroskik Consumer Corpusaren eskaintza egin dio Euskaltzaindiari

Elhuyar Fundazioa
2010-01-24 : 10:01

Consumer aldizkariaren 12 urteetan argitaratutako testuetan oinarritutako corpusa sarean jarri dute. Lau hizkuntzatan ematen ditu emaitzak: euskara, katalana, galiziera eta gaztelania. Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dute corpusa Eroskirentzat.

5

Irekia.euskadi.net astelehenean irekiko dute

Sustatu
2010-01-23 : 13:01

Sustatuk irailean iragarritako Jaurlaritzaren proiektua, Irekia.euskadi.net, datorren astelehenean, hilak 25, irekiko da, arratsaldeko 18.00etarako antolatu den ekitaldi batean. Zuzeneko bideo-emanaldia egongo da irekia.euskadi.net helbide horretan bertan.

JOSM ikastaroa ostiralean Eibarren, OSMko mapak editatzeko

Mikel Lizarralde - Tagzania
2010-01-22 : 17:01

OpenStreetMap-eko mapak aldatzeko erabiltzen dugun editorearen, JOSM-ren, inguruko ikastaroa antolatu dugu ostiral arratsaldean Eibarren (informazio gehiago eta izenemateak EuskalMapa blogean). Ikastaroan, JOSM zer den eta nola erabili behar den azalduko dugu eta erabiltzaile hasiberri zein esperientziadunei zuzendua dago.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››