Gabon hauetan familia bazkarian, Ruper Ordorikaren azken diskoko portada izan dugu hizpide.
Harrituta geunden argazkiarekin.
Ruper txandalean dago? izan zen gure eztabaida.
Ruper? Ni ezetzean nago; ingurukoak, ordea; baietzean. Nire ustez, goikoa bada izerditzeko bat (sudadera bat), baina prakak, zabalak izan arren, normalak dira. Oinetakoekin ez dago dudarik, kirol zapatilak dira!
Ordorikak beti izan du oso estilo propioa: pastazko betaurrekoak zeramatzan guk metalezkoak geneuzkanean. Patilla luzeak mutilek bizarrarekin batera kendu eta belarri gainetik zeramatzatenean. Azkenean modan ere jarri dira/ditu, eta pastazko antiojoak eta patillak dira nagusi.
Hainbatek galdetuko duzue zer dela eta hainbesteko garrantzia portada bati. Esan beharra daukat, ni neu Ruperren fana naizela, asko gustatzen zaidala, eta diskoa erostean harritu egin nintzela; izan ere, Ruper Ordorikak beti izan du oso look berea. Lehen esan bezala, pastazko antiparrak, patillak, alkandora (beltza edo gorria) ez nikia, txupa bakeroa, jaka beltz dotorea. Beti bere estiloa. Kirol arroparekin ikustea bitxia benetan!
Hala ere, txandala ez dela osoa pentsatzen dut. Zuek zer uste duzue? Bota, bota zuen erantzuna!
A! Portzierto, diskoa, Haizea Garizumakoa,; oso gomendagarria. Asko gustatu zait, baina hau beste baten lana da.....
Ruper txandalezko praka darama argazkian nire ustez irudikatu nahi duelako ikusten ez den gauza bat, hau da, haizea. Haizea jotzen dagoela bere atzetik argi ikusten da bere prakan. Praka bakeruekin efecto hori ez luke lortuko. Eta gainera jendea jantzi egiten da gura duen bezala, ezta? Ruper hondartzan dago kirola egiten eta haizea dario.
Hau kezka, Ruperren arropa!
Unaik esan duen bezala, prakek sakelak dituzte, beraz, ez dira txandeleko prakak.
Hala ere, ez litzateke hain arraroa izango Ruper txandal batean ikustea argazki honetan. Kuban hartu zuten argazkia eta, prentsan ikusten dugunez, Fidel txandaletan beti dabil.
Leirek esan duenarekin ados nago: azken diskoa ederra da, Berriro ere, Ruperrek opari eder bat egin digu.
Txandal arrunta jantzita irudi xelebrea izaten dugu normalean, Naroa Agirreren edo horrelakoren baten kasuan izan ezean. Delinkuente itxura hartzen dugu, nolabait esatearren: yonkiek janzten dute, eta talegeroek... Jesus Gil, Aznar edota Belen Esteban txandalean? Zer piura da hori? Ni, behintzat, Alejandro Sanzek "El Intermedio" saioan esandakoarekin bat nator: "El pijama es el uniforme para dormir y el chándal, el uniforme para chutarse", nahiz eta lotarako pijama gabe erosoago nagoen.
Baina txandal guztiak ez dira berdinak. Txandal talegeroak ez dira fashionak. Ruperren argazkiak, beraz, ez du yonki kutsurik transmititzen, galtza modernoak dituelako. Keinu polita izango zatekeen marradun txandal-galtza klasikoak jantzita irten balitz.
Mitoa desmuntatu behar...
Ba antza Kuban oporretan ateratako argazki inprobisatu bat da azaleko irudi hori, Ruperrek berak kontatuta, "haizea garizumakoak" jotzen zuela.
Ta txandala? Jokinek goian esan du, Fred Perryren jertse pijo-pijo horietakoa da irudikoa itxura guztien arabera (>150 euro). Beraz, txandala...
Frakak... "kagau"-shaggy horietakoa dira, poltsikoekin. H&M esango nuke (nik antzekoek nituen) baina Ruper denez Coronel Tapioca esango nuke.
Kamiseta, hori bai, ziur gaude Danbaka lehiaketakoa dela .
Hala ere, elkarrizketa baten nik Ruperrri horixe galdetu nion, nola okurritzen zitzaion portadan txandalarekin agertzea eta esan zidan ez zela txandala, ezta pentsatu ere, behekoa bakarrik!
Antza, zapatekin badauka nolabaiteko fijazioa eta zapatak aldatzen ditu agertokira igotzeko (beti beltzez noski).
Ba hori, "Haizea Garizumakoa" ez dela txandal-metal disko bat eta Ruperrek nahi duena egin dezake. Rap disko bat ere atera dezake look horrekin eta urrezko kate batzurekin.
Ez litzateke txarto egongo!
Leire, ederra erantzun soka eragin dozuna!
Jon, rap diskoarena nik neuk nahiago ez, ta urrezko kateak, aj!!! mesedez! ezta pentsau bez. Osterantzian eta portadako look hori "kritikatzen" jarrita, ba, aizue, haizia zeuala igartzeko laka bota ote zuen iliak gora jartzeko? ze, gainera, Perry-jertse-pijua be puztuta dauka;-)
Aber, aber, aber... Ruper is God, eta Jainkoa jantzi daiteke nahi duen moduan. Eta txandalez badoa, txandal elegantea izango da, puntopelota. Besterik ez genuen behar!
Ah, eta Ruperrek Chuck Norris-i irabazten dio. Nahi duenean.
Seguru erantzun mordoa izango duela berri honek baina nik egia esan "ez dut osorik hartu haren pharabola". Txandala da, ez etxeko albornoza...
Zer nolako shock.a izan ote zuten Metallica.zale heavyek argazki hau ikusi zutenean?James Heatfield , taldeko kantari ta liderra txankleta, kamiseta, bermuda eta Armani markako poltsa bat eskuan hartuta.
Heatfield.en erantzuna Jozulinena bera seguru, "Garage Inc." bertsio diskan kantatzen duena: "So F*cking what?"
Badakit nire mezu hau eztabaida sutsu hau apurtzera datorrela, eta editoreak nahi badu ezaba dezala, baina irakurri ondoren.
Sekulako begiko eta belarriko mina egin dit "txandalean" esaerak, gaztelerazko "en chandal"-en itzulpen, kalko, ... nahi duzuen moduan deitu, baina euskaraz ez du zentzurik.
Ruper txandalean sartuta dago, edo? Gure aitona-amona zaharrei esanez gero, seguru eztutela izenburua ulertzen.
Txandala kaletik daramanari kutsu "talegero" eta "yonki" eta halakoak mespretxuz ezartzearena broma izango dela espero dut... Alejandro Sanz batek esatea kasik normala iruitzen bait zait, mentalitate klasista eta "pijo" batetik... baina bestela, ze esangoizuet ba.. itsusiak al dira ekonomatoan edo plazako azokan erositako txandalak? Sudurzuloak tapau ta, ai ze itsusia den pobrezia ta bazterketa! bazter dezagun oraindik gehio... Yonkiak buff, hil daitezela behingoz gelditzen direnak, eta talegokoak berriz, "ahi se pudran". Kontzentrazio eremuak zemuz?
Erantzunak, mundialak!
Jozulin, ez dago dudarik, Ruper "jefia" da, The boss. Txandalean gura duela? Eroso dagoelako hondartzan? Ederto, dena libre dauka!
Bai, txandalean Begikomin! Bestela zelan esango zenuke, bada? Seguru gure aurrekoek ez zuketela ulertuko, txandala nahiko gauza berria delako. Gainera, ez da esaten, bada, praka motzetan, txankletetan? Gure amamak horr! ela esaten zuen. Jarri antiojoak eta kenduko zaizu begiko mina! *eztute* ze aditz mota da? Hemen egurra denondako dago :-)
Oier, nik ikusi izan dut Belen Esteban txandalean, zelan ez? Bera auzo periferiko batekoa da, eta auzoan txandala ezinbestekoa da. Jesus Gilen irudibat ere badaukat gogoan, txandala, kamiseta barik eta paparra zabalik! Ikusi nuenean ezin izan nuen lorik egin! Aznarren eskiatzeko buzoa ere oso famatua izan zen. Ipar eskia egiteko alpinoko buzo beltz potolo bat jantzita. Txandalean hobeto legoke.
Iñaki, Oierrek adarjotzean esan du, berak ere seguru badaukala txandala, eta *talegeroa* dela esango nuke....
Eta Joseba TNT eta asssar, mila esker argazki esplikatiboengatik. Mundialak dira!
Azkenerako, Ruperri eskerrak ematea, bere musikagatik, jakina! Baita erretratu honengatik ere, momentu on asko eman dizkigulako!!
Zelako pena Ruperrek ez zuela kaikua jantzi hondartzako argazki horretan!
Horrekin konponduta zegoen Sustatun ibili diren bi eztabaidak: txandalarena eta kaiku(a)rena.
Twitterretik Bontxiri hartuta: Hau ere kaiku da
"Txandalarekin" edo "txandala jantzita" esan dugu guk beti, baina ez dut eztabaida desbideratu nahi, beraz, adituen esku utziko dugu hori.
Anjel Lertxundiren idatzi polit bat kopiatuko dizuet, txandalaren etimologia azaltzen duena.
Berria 2009-04-19
Anjel Lertxundi
Txandala
Igandea baita, txandala jantzi duzu. Erosoa egiten zaizu arropa, ez baitizu gorputz-atalik lotzen. Gainera, oso errukitsua da estetikoki (zure forma baldarrenak estaltzen ditu eta deigarrienak apaltzen), eta txandal jantzian hurbilago zaude iraultza frantseseko berdintasunaren printzipiotik: baratxuri-saltzailea ematen duzu zuk ere.
Ez gaizki hartu, ez zaitut iraindu: Frantzian herriz ibiltzen ziren baratxuri-saltzaileek brusa gisako jaka eroso bat janzten zuten. Kontuan izanik baratxuri saltzaileei marchand d'ail esaten zaiela frantsesez, eta kilometroak egiten zituztela beren brusa gisako jaka erosoarekin, chandal deitzen hasi omen ziren zuk jantzi berri duzunari.
Ez, bada, gaizki hartu, eta hasi pentsatzen asteburu honetan gizaki ospetsu askok ere txandala jantziko duela. Txandalak berdintzen gaitu, bai. Baratxuri-saltzaile txit ospetsuren bati txandalaren gainetik gorbata janztea bururatu arte.
Ez diogu txandalari buruz galdetu, baina Durangaldeko ANBOTO astekarian Ruper elkarrizketatu dugu, urtarrilaren 22an Plateruena kafe antzokian kontzertua eskainiko duelako. Hona lotura irakurri nahi duenarentzako. Aldaketa handi samarra planteatzen dut disko berrian.
Facebook-en sortu dugun Pop ikonoen aldare euskaldunean beste hau ere kargatu du Jose Luis Garciak. The Planet of the Apes da erreferentzia zinematografikoa.
Ruper Ordorika meme bihurtu zaigu.
Argazkiak.org | Ruper Palomaresen © cc-by-sa: goioarana
Ruper Palomaresen
Itxura xelebrea izan arren ez gaitu engainatuko.
Gure tabernak porroz hornitzen dituen pertsonai zitala da Ruper, dealerra.
Musikak ez du bere betaurrekoen petroleoa andana ordaintzeko lain ematen.
Txandala da bai... baina poliziaren aurrean korri egiteko.
Arrapau haugu pajaro!!!
Argazkiak.org | ruper dealer © cc-by-sa: rakentz">
Euskadi Irratian elkarrizketatu dute Ruper, eta beste gauza askoren artean txandalaren afera izan dute aipagai, 4:46-tik aurrera. Hemen entzun dezakezue.
Ruperren kantuak gustatzen jata, oso musikari pertsonala eta ona iruditzen jat; herri honetan daukagun altxorretako bat da. Leirek esaten dauen moduen beti bere bidie egin dau askatasun eta ausardia osoz...baina bere diskuen azalak oso gutxi zaindduak pentsetan jata, pobre samarrak.
Nere ustetan, hainbeste ezaugarri on eta berezko dittuen artista batek gehixau zainddu biherko leuke bere diskuen estetika. Baina, tira, abesti onekin konformau biherko ga, ez da gutxi-eta.