Ez dakit zergatik, baina kazetarion edo informazioan adituon lana, esfortzua eta nekea ez dira kontutan hartzen, ez dira baloratzen. Intrusismo laboral gehien duen ogibideetako bat dela esan dezakegu. Baina okerrena ez da intrusismoa, baizik intruso hauek kazetari estatusa hartzen dutela, eta iritzi publikoak kazetariez duten irudia okertzen dutela.
Azken estatistikek diote kazetariok fama txarra dugula gizartean. Hein handi batean intruso hauei esker da. Pertsona batek irakasletza karrera egiten duenean, irakasle bilakatzen da; baina irakasletza ikasketak egin gabe haurrekin lan egiten badu, hezitzaile deitzen diogu. Zergatik desberdintasun hori? Ikasketak medio?
Agian kazetariekin berdina egin beharko da, ezta? Pertsona batek egunkari batean idazteak kazetari bihurtzen du? Informazioan adituak sortzeko ikasketa unibertsitarioak daudela jakinda, ezin da horrelako adierazpen bat defendatu. Zenbait egunkarik sen onez jokatu dute horrelako egoeren aurrean:
Azkenean, horrelako aldaketak erreal egiteko legeetan plasmatu behar dira. Agian kazetariak abokatuak bezala kolegiatu egin behar dira. Hori da legalki erarik errazena intrusismo laborala ekiditeko. Ondoren kontratazioak egiteko kolegiatuta egotea eskatu behar da.
Denok idazten dakigu eta denok hitz egiten dakigu. Nahikoa al da hitz egiten eta idazten jakitea kazetari izateko? Adierazpen hori onartzen badugu unibertsitate ikasketan alferrikakoak direla onartzen dugu. Bestalde, ongi hitz egin, ongi idatzi,balore informatiboak markatu eta komunikazioa ahalbideratzeko ikasketak eta prestakuntza behar dela badiogu, intrusismoa ekiditearen alde egon behar dugu, hau da: kolegiatzearen alde.
Jatorrizkoa: Argi
Ni neu tituludun kazetaria naiz. Eta ez daukat batere argi kolejiatu beharrarena, are gehiago, nik kontrako iritzia dudala esango nuke.
Ez dut uste unibertsitate tituluak kazetari egiten zaituenik.
Kazetaritza ikasketen defendatzaile sutsua naiz, nire jardunean oso baliagarria izan zaizkit. Baina, nik uste dut kazetari ona izateko beste zerbait behar dela, eta kazetaritza teknikak, zure jatorri akademikoa edozein izanik ere, ikas daitezkeela.
Zorroztasuna, errealitateari errespetua eta subjektibitate ondratua dira kazetari onak eduki beharreko jarrera.
Idazteari lokutatzeari eta abarrekoei dagozkien teknikak ikas daitezke denbora gutxian eta jardunean.
Arestian aipatutako jarreren faltak jendartea asaldatu egiten du, eta gabezi horrek eragiten du kazetarien "ospe" txarra, eta ez unibertsitate tilutu faltak.
Ni neu tituludun kazetaria naiz. Eta ez daukat batere argi kolejiatu beharrarena, are gehiago, nik kontrako iritzia dudala esango nuke.
Ez dut uste Unibertsitate tituluak kazetari egiten zaituenik.
Kazetaritza ikasketen defendatzaile sutsua naiz, nire jardunean oso baliagarria izan zaizkit-eta. Baina, nik uste dut kazetari ona izateko beste zerbait behar dela, eta beste zerbait hori, zure jatorri akademikoa edozein izanik ere, ikas daitekeela.
Zorroztasuna, errealitateari errespetua eta subjektibitate ondratua dira kazetari ona eduki beharreko jarrera.
Idazteari lokutatzeari eta abarrekoei dagozkien teknikak ikas daitezke denbora gutxian eta jardunean.
Arestian aipatutako jarreren faltak jendartea asaldatu egiten du, eta gabezi horrek eragiten du kazetarien "ospe" txarra.
Agian egia da hobe dela "intruso" baten hitzak irakurri kazetari batenak baino (gaiaren arabera, beti ere), baina kazetraiak informatu egiten du , eta hortaz, agian "intruso2 horrek, berak egin beharko lukeena, idatzi baino, kazetariari idatzi behar duen horren inguruan gehiago jakiten laguntzea beharko luke izan,ezta?
Kazetaritzaren munduan egongo da kazetariek baino hobeto idazten edo komunikatzen duen "intrusorik", ziur, baina irakaskuntza alorrean ere, bada irakasle titulua duten horiek baino hobeto komunikatzen edo irakasten duenik, eta, intruso lagun, Jaurlaritzak ez du baloratzen lana hobeto egiten duzun, lortu duzun titulazioa besterik ez...
Mediku gisa, agian izango da nonor gehiago dakiena, edo behintzat hobeto hartzen zaituena anbulategira heltzean, baina...
Edo denontzat ala inorentzat, batzuei eskatzen bazaigu titulazio zehatz bat nahi dugun horretan jarduteko, Kazetariei ere eskatu ebharko litzaieke...
Iepa Ane!
Kazetaritzan gertatzen dena gertatzen da beste sektore ekonomiko askotan. Estatuak sektorearenganako duen kontrol gaitasunaren araberakoa da titulitisa. Ni medikuntza tradizionala, eta oriental barria praktikatzen duten medikuengana noa sarri, osakidetzaz baino gehiago fio naiz gauza askotan. Irakaskuntzan uste dut nahiko argi dagoela askoz gehiago ikasten dugula profesional onez irakasle tituludunez baino. intruso espezializatuak kazetaria formatu ala intrusoa bera kazetaritzan formatu? uste dot merkatuak erantzun diola galderari.AEBetan Harvardeko sindromea esaten zaio ikasketak amaitu aurretik lanean hasteari, eta ez titulatzeari, lanean ikasten jarraituta, noski. Hori estatuaren sektorearekiko kontrol mailaren araberakoa da. Sektore batzuk aurreratuago daude (kazetaritza, medikuntza alternatiboa...) ez ditzagun ertarora buelta arazi berriro unibertsitatean galdu ditugun ordu antzu guzti horiei zentzua emate soilagatik.
Titulazioa eskuratu ez banu, ez nintzateke orain nagoen lantokian egongo. Hori garbi asko dut. Zorionez, unibertsitatean asko ikasi nuen, baita orain ere: lanean nabilen bitartean. Eta oraindik ikasteko geratzen zaidana... Horregatik, esango nuke, gutxinez, profesioaren oinarriak ikastea beharrezkoa dela, profesionalki gero horretan jardun nahi bada. Halere, esperientziarekin jakintza bereganatzen dela ikusirik (bizitzak hala erakutsi baitit), murgildu zaren profesioan fede txarrez ala intruso gisa ez aritzea da niretzat jarrera egokiena kazetaritzaren intrsusismo laborala ekiditeko.
Zoritxarrez, berriz, zailago ikusten dut lan egoera kaskarra ekiditea. Legislazio guztiak lan baldintza kaskarren mesederako eginda daudelako. Hasita, Informazio eta Komunikazio Zientzietan euskal konbeniorik ez dugulako. Ondorioz, lan-hutzarmenak egiteko legislazio estatalak hartzen ditituzte irizpide gisa. Hobekuntzak nahi baditugu, ipurdia mugitu beharko dugu elkarrekin!
Irakurri ditut idatzitako guztiak. Egia esan, pozten naiz horrelako kezkati agertzea.
Ez da fede txarrez egindako artikulu bat,baina Ane, Miren eta Kazetaria edo...-kin ados nago. Kolegiatu beharrena egoera hobetzeko eta informazioaren kalitatea bermatzeko defendatzen dut. Ez dut besteen lana kakara bidaltzen. Intruso horien lana ere askotan oso ona da, baian nik defendatzen dudana da beraiei ez deitzea kazetari eta ez ematea kazetari estatusa. Gehienetan ez zihoan bideratuta espezialistentzat, baizik eta "kolaboratzaile kasposo" horiengana zuzenduta.
Dena dela, lanbide gehienetan, unibertsitate ikasketak badituzte, baloratzen da tituloa oinarri moduan eta bestela eliminatorioa izan ohi da. Hori da kezkagarriena. Ez uste?
intrusismoarekin "amaitu" dio titularrak eta, ez dakit, pittin bat kezkatzen nau kontuak, hein batean intrusoa izan nintekelako, agian.
neure esperientzian, orohar, kolaboratzailetzat dut neure burua eta berriki baino ez zait gertatu, kazetari batek (titulatua berau), neuri "kazetari" adjektiboa gehitzea, hainbat mediotan kolaboratzen dudala eta. ekonomian lizentzia izan arren, "ekonomian aritua" esamoldea zuzenagoa iruditzen zait, "ekonomian aditua" baino.
Ane, administrazio publikoak oposaketetan egiten duena, hau da, tituluak esijitzea, ongi egon liteke erakunde burokratiko eta esklerotikoetarako; ezeraginkortasunaren erakusgarri dira eta, abantaila bakarra dute nire ustez: emakumeei edo gutxiengo etnikoak ez diskriminatzeko balio dute. hau da, euren bertutea ez da tituluak esijitzea, norbait andrazkoa edo beltza izateagatik ez baztertzea baino.
aldiz, enpresa pribatuan orohar eta gutako bakoitzak geure bizitzan, lan egokia baloratzen dugu:
ingelesa irakasteko, zer nahi dugu, First edo Advanced ingeles titulua duen bat, edo ingelesa ahoz egoki egiten duen edonor?
gure haurrak zaintzeko, zaintzaile titulatu bat nahi dugu, edo haurrak abegikor zainduko dizkigun konfiantzazko norbait?
jantoki edo jatetxetarako, sukaldari titulatuak edo amonaren sukaldearen berri duen edonor? hau da, janari goxoa prestatzen duena, besterik gabe? sukaldari oposaketa batean joan mari arzakek ez luke zereginik izango?!?!
ongi irizten diot kazetari edo beste edozein titulu dutenek, horren balioa defendatzeari eta egoki irizten badiote, kolejiatzeari ere. bistan da arazo asko dituen jarduna dela.
baina, kontuz, hainbat kazetetako langilek ez du titulurik. adibidez, oker ez banago, Martxelo Otamendik berak. Eta?
euren lana da baloratu eta epaitu behar dena. eta
"intrusoa"rekin bat nator: kazetarien fama txarraren erru handi bat, kazetaritza kakaztu dutenek dute, horietako asko kazetari titulatuak.
dena den, zenbateraino egin liteke kazetaritza independiente, askea eta zorrotza, lan baldintza prekarioekin edota politikoki seko lerratuta dauden informazio enpresa pribatu kapitalisten baitan? nola salatu iragarle nagusi baten gehiegikeriak, adibidez?
Eskerrik asko, Joseba Barandiaran, adierazi behar nuen ia guztia zerorrek esan duzulako, nik egingo nukeen baino hobeki, inondik ere.
Filologia titulua saldu ziguten jesuitek: filologotik zero, bistan da.
Baina Eginen, Argian, Egunkarian, Berrian, etc. zazpiehuntxo artikulu idatzi eta, aspaldi honetan, "kazetari" esaten dutenean, ez naiz asko lotsatzen.
Kazetari seguruenik ez naiz, baina euskaraz jorratu dudan gaia (elikadura, oro har) beste inor gutxik egin du asterokotasun ahitzaile batez.
Hortaz, intrusismoa praktikatzen duenak du oligopolio horren zati potoloa, tituludun horien baimenarekin.
Portzierto, Unibertsitateko Kazetaritza Fakultatean euskara serio jorratzen al duzue?
Kazetaritza Fakultatean, plan zaharretan hizkuntza lantzeko 12 kreditu zeuden enborrezko irakasgaietan eta 18 hautazko irakasgaietan. Horrez gain, 24 hautazko kreditu zeuden literatura eta kazteraritza gaien ingurukoak.
Plan berrietan enborrezko kredituak 6ra jaitsi dira. Hautazko irakasgaietan 18 gorde dira (horietatik 12, Euskararen Plan Gidariak berariaz aginduta, hau da, ez titulazio-batzordeak jarrita). Eta literaturako guztiak galdu egin dira.
Kazetari-ikasketak gaztelaniaz egiten dituztenek, enborrezko 6 kreditu eta hautazko beste 6 baino ez dituzte izango titulazio berrietan hizkuntza lantzeko.
Filosofoa nor da, filosofia iaksten duena? Eta filologoa? Uste dut AEBetako prentsan, XX. mendeko historian, gehien saritu dituzten kazetariek ez zeukatela kazetaritza titulurik. Are gehiago, bere burua formatzen duen kazetariaren irudia izan da, amets amerikarrarekin batean, goraldu den paradigma. 2- Ez al da lanean ikasten? Zein kalitate mailakoak dira kazetaritza ikasketak? Irakurleek geroz eta nahiago dute jende espezializatuaren iritzia entzun iritzi horren moldaketa (gehienetan negargarria) egiten duen kazetariarena baino. Ez al litzateke egokiagoa komunikabideen langile profila aldatzea, espezializazio tematikora joaz? Kazetarien fama txarraren erru handia ez al dute kazetaritzan lizentziadunek? Neuk uste dut baietz, eta adibide ugari dago mundu osoko prentsan. Sarritan, jorratzen duten gaian oso jakintza gutxi daukatelako izaten da gainera. Langabezi altuko sasoietan egindako protekzionismo deia baino ez zait iruditzen zure proposamena. egungo prentsaren beharrizanetatik oso urrun bizi den zerbait, alegia.