Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Euskalerria Irratia: isuna ezartzeko saiakera, eta aro berri bat Interneten

Sustatu
2010-01-11 : 16:01

Asteburu honetan argitaratu da egunkari batzuetan Espainiako Industria Ministerioak Euskalerria Irratiari 30.000 euroko isuna ezarri diola interferentziak eragin dituelakoan. Baina Euskalerria Irratiak berak argitu duenez, besteak beste prozeduran oker egiten duen isuna da, epez kanpo ari baita Ministerioa. Hala ere, adi egoteko eskatzen die Iru�eko irratiak entzuleei, eta hauen artean, sarekoak ere kontatzen ahal dira orain, Internetetik ere ematen baitue seinalea irratiak joan den hilabetetik.

Pocahontas edo Dances with Wolves ikusi badituzu, ikusi duzu Avatar

Sustatu
2010-01-11 : 13:01

James Cameron zuzendariaren Avatar filma errekorrak egiten ari da errekaudazioan, eta efektu bisual ikusgarriak ditu bai, baina nahikoa ote hori zineman iraultza dakarren filma esateko?

1

"Hori lortuz gero"/"Hori lortzekotan" 2tzuL blogean

EIZIE
2010-01-11 : 10:01

Gauza bera adierazten ote da «lortuz gero» esatean eta «lortzekotan» esatean? Baldintzazko bi egitura horiek baliokideak direlako ustea aski zabaldurik dago, nonbait, edo zabaldurik egon da, behintzat. Bi egituren arteko aldea erakusteko, hain zuzen ere, artikulu mamitsua idatzi du Fernando Reyk EIZIEren 2tzuL blogean.

Kolonbiako Gida turistikoa eskuko telefonoan

Batura Mobile Solutions
2010-01-10 : 12:01

Kolonbiara bidaiatzen duenak, eskura izan dezake momentuan kontsultatzeko, gida praktiko hau. Bertan, kontsulatuen datuak, aireportuetakoak, informazio turistikoa, gastronomia...

Mikel Essery II. bidaia kontakizun lehiaketa

Sustatu
2010-01-08 : 13:01

Mikel Essery 2007an hil zen, ustez Al Kaedako militantea zen kamikaze batek atzerritik joandako turistak garraiatzen zituen ibilgailu-konboiari egindako eraso batean. Konboi hartan zihoan Essery, turista-taldeko gidari. Bere omenezko II. bidaia kontakizun lehiaketa antolatu dute.

Ugarteburu terminologia jardunaldiak: Euskararen garapena esparru akademikoetan

EUSKARA INSTITUTUA
2010-01-08 : 09:01

EHUko Euskara Institutuak Ugarteburu Terminologia Jardunaldiak antolatu ditu. “Espezialitate hizkerak eta Terminologia” aztergaiari buruzko IV. jardunaldiak izango dira, 2010eko urtarrilaren 25 eta 26an. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Leioan). Gaia Euskararen garapena esparru akademikoetan izango da.

Eguraldiaren berri astebete lehenago jakitearena

Axier
2010-01-08 : 08:01

Eguraldi iragarpenak ez dira egun batetik besterakoak soilik. Azkenaldian zubi,oporraldiez gain, aste osoko iragarpena egiten digute. Ona ote da hori? Zein asmo ote dauka funtsean?

11

Hallelujahren bertsioak

Gari Araolaza
2010-01-07 : 15:01

Gabonetan YouTuben denborapasa nenbilela iritsi naiz aspaldiko kantu eder hau entzutera eta konturatu naiz zenbat bertsio eder dauden inguruan. Hallelujah Wikipedian . Hemen nire TOP 5 pertsonala. Hasteko orijinala, Leonard Cohenena.

18

Arrosa ala urdina

leire narbaiza
2010-01-07 : 09:01

Inoiz ez zaizue pasatu, jaio berriendako arropa erostera joan eta ea neska ala mutila den galdetzea? Niri bai. Oparitxo bat egitera lehenengoz joan nintzenean itaun hori egin zidaten. Erakusleihoan txanodun toallatxo batzuk zeuden, hiru koloretan: arrosa, urdina eta zuria. Denda sartu eta zast, galdera madarikatua! Niri gehien arrosa gustatu eta horrela esan nion: "mutikoa da, baina arrosa nahi dut". Toallatxo bat zen, mesedez! Eta zuria erosteko zer esan behar nion, hermafrodita zela?


Ondarroako ahizpa biki batzuk: © cc-by-sa anaberan

1

Araudia aldatuko du Jaurlaritzak, zezenketak egiten jarraitzea bermatzeko

Sustatu
2010-01-06 : 10:01

Hiritar talde baten ekimen legegileak aurrera egiten badu, behin betiko bukatu daitezke zezenketak Kataluinian. Oso bestelakoa dirudi egoera EAEn, non Jaurlaritza araudia aldatzen ari den, hain zuzen ere zezenketek jarraitzea bermatzeko. Horrela adierazi du Rodolfo Ares sailburuak:

Seguru nago Euskadin normaltasun guztiarekin jarraituko dela zenzeketak egiten

1

Joxemari aizkolaria gabon kantu diglosikoa

Sustatu
2010-01-06 : 08:01

Nafarroako Unibertsitateak antolatutako Gabon Kantu lehiaketa aipatu genuen aurrekoan, eta Nafarroatik datorkigun beste gabon doinu bat daukagu Erregeetarako: Baztandik datorren Joxemari Aizkolaria.

2

10 egunetan 10 ironman egin dituen ultraman donostiarra

Sustatu
2010-01-05 : 14:01

Beñat Zubillaga du izena eta harro kontatu du bere blogean decaironman dela. 10 egunetan 10 ironman egin ditu. 2009an lehen postua eskuratu du Kanadako Ultraman 3 eguneko proban.

2

Burj Dubai, munduko etxeorratzik garaiena

Sustatu
2010-01-04 : 14:01

Gaur da irekitzekoa Dubai hirian (Arabiar Emirrerri Batuak) munduko etxeorratzik handiena, Burj Dubai delakoa. 808 metroko altuera du (antena barne), eta 162 solairu. Aurreko garaiera markak 300 metrotan gainditzen ditu dorre berriak.


Etxeorratz konparaketa: © cc-by-sa - GNU FDL: JKlamo / Wikipedia

1

Kultura Bonua aprobetxatzeko denbora dago oraindik

Sustatu
2010-01-04 : 13:01

Eusko Jaurlaritzak kultura eta ekonomia sustatzeko martxan jarritako Kultura Bonua aprobetxatzeko garaiz zabiltzate oraindik. Bihar arte dago epea Bonua eskuratzeko, eta ondoren urtarrilaren 16a arte, gastatzeko. 25 euroan, 40 euroko bonoa erosten duzu. Interneteko informazioa nahiko modu traketsean jarri du sarean Eusko Jaurlaritzak, PDF sorta bat jarri Interneten, eta kito, bai Euskadi.net-en eta Kulturklik webgunean. Kontua argi azaltzen saiatuko gara hemen.

2

Asel Luzarragaren aldeko kontzentrazioak

Aselen lagunak
2010-01-04 : 09:01

Aselen lagunek bi konzentrazio deitu ditugu, Asel askatu lelopean, bat Leioan gaur astelehenez goizean eta bestea Bermeon bihar. Txilen atxilotu zuten Asel Luzarraga idazle euskalduna joan den astean.

1

Iparraldeko ahozko memoria: Amikuzeko adibidea

Jakes Larre - Euskal kultur erakundea
2010-01-03 : 11:01

Euskal kultur erakundeak 2007an abiatu "eleketa" izeneko euskarazko lekukotasun bilketa Nafarroa Behereko Amikuze lurraldean hasi zen 2007an. Hor, bi urtez, hogeita hamar amikuztar baino gehiago grabatuak izan dira. Grabaketa horien bideo-zatiak eta horiei lotu argazkiak eta xehetasunak sarean kontsultagarri dira, www.eleketa.com helbidean. Adibidea: Michel Mendibil - "Sinesmenak"

Marketing kinkia: "Ba a robá Frutas"

Iñaki Olano
2010-01-03 : 09:01

Central Lechera Asturianakoek etiketa akats deliziusa izan dute euren Bi@frutas produktuetan.


Argazkiak.org | Ba a robá Frutas © cc-by-sa: axiomaxio

Unibertsitateko kredituak eskuratu euskaraz egiteagatik

AEK praktika jarduerak
2010-01-02 : 12:01

AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte.

12

Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

Sustatu
2010-01-01 : 22:01

Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen terrorismoaz akusatua. Kargu zehatzak ez zaizkio leporatu, baina epaileak urtarrilaren 6a arte luzatu du behin-behineko atxiloketa epea. 2008ko abendutik Txilen bizi zen Luzarraga, itzultzaile gisa legalki lanean. Kontrainformazioko gune txiletar honetan, berriz, montajea salatu dute.

1

Ezin okerrago 2010ean

Sustatu
2010-01-01 : 13:01

Goibel aurreikusten du 2010 urtea Antton Perez Calleja ekonomialariak urte bukaerako bere ohiko koiuntura analisian .

En relacion a las previsiones de 2010, conviene desvanecer el espejismo interesado de que la economia esta mejorando. Es falso.

Zarauztarraren ustetan, kontsumoak ahul jarraituko du 2010ean, inbertsioek lurra joko dute eta langabeziak goraka egingo du. Krisian jarraituko dugu hasi berri den urtean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››