Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herria elurtuta asteleheneko ESAren satelite-irudian

Sustatu
2010-01-13 13:01

ESA Europako Espazio Agentziaren Miravi webgunean, satelitetik etengabe ateratzen diren argazkiak ikusten dira.

Argazki guztietan ez dute Euskal Herria enfokatzen. Miravi webgunean agertzen den interfazean, ezkerretan irudi jakin bat aukeratzen baduzu, eskumako mapan gorriz margotzen du zein azalera hartzen duen Europan eta inguruetan argazki horrek.


Argazkiak.org | Miravi, argazkiaren area © cc-by-sa: sustatu

Kasualitatez, zeru argitsuak izan ditugun tarte bakan horretan, herenegun eguerdi partean, Euskal Herria erdigunean harrapatu zuen sateliteak, goizeko 10.50etan. Goiko esparru gorritua, zehazki argazki horren arearena da.

Irudian, gehiena lainotua dago, baina Euskal Herriko parte batzuetan argitasunak daude.

Erreferentzia argienak hauek dituzue:

  • Kostaldeko elurrean, Jaizkibel alderaino elurtua ageri da, baina hortik eki-iparralderantz geratzen den Lapurdiko kostaldea libreago dago.
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, tartekako lainoek ikusten uzten duten partean elurtua dago, baina Nafarroako ekialdea, Pirinioetatik nahiko hurbil ere, libre ageri da: Esako urtegiaren irudi garbiak erakusten dizue hori (ekialde partean, irudiaren ezkerretan).

Irudi osoa, 5 mega baino handiagokoa hemen duzue. Hemen behean itsatsitakoa bertsio txikitua da:


Argazkiak.org | Miravi, argazki osoa © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu