Teknologia albisteak

Badago komunitaterik?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-01-17 : 10:01

Benito Fizek David Ugarteren artikulu bat eraman du Karrajua blogera, eta Ugarteren aipu hau nabarmendu du, besteak beste:

Ez du inporta zein tamainakoa den komunitatea. 3 kide dituen komunitatea hazi egin daiteke; 1.000 pertsonak ez dute komunitate bat eraikitzen inkestak erantzuten, spameatzen edo zerbitzu bera erabiltzen.

Euskara irakasleen inguruan ari dira, gehien bat, erantzunetan. Horien artean, Benitok berak gogoeta hau utzi du:

Aspaldian komentatu genuen beste blogero batek eta biok zelako bizia hartzen duten Internet-en komunitate-sare-foro batzuek zenbait interes eta zaletasunen inguruan, zaletasun "amateurrak" esan nahi dut, baina, aldi berean, komunitate profesionaletan halako jarioa lortzea ez dela batere erraza izaten.

Erantzun

Sartu