Urtarrilaren 28an egingo den Berrikuntza Pedagogikoari buruzko jardunaldi honetan DHBV Duale Hochschule Baden-Württemberg Mannheim, LE CFAI Adour Centre de Formation d'Apprentis de l'Industrie, eta Euskadiko IMH, Mendizabala, San Jorge eta Usurbil Lanbide Eskoletako kasuak ezagutuko dira
Urtarrilaren 28ko jardunaldian eskola eta enpresaren arteko harremanaren ezaugarriak eta onurak aztertuko ditugu, eta hainbat kasu azaldu. IMHko kasuan lanbide heziketako goi-mailako zikloetan eta unibertsitate mailako txandakako ingeniaritzan enpresetan ikasleek txertatzeko darabilten metodologiak ezagutuko ditugu, eta baita enpresen esperientzia.
Honez gain, Europako gonbidatuek Frantziako Lanbide Heziketa eta Alemaniako unibertsitateko sistema azaldu eta haien kasuak ezagutaraziko dizkigute.
Azkenik mahai inguruan Euskadin estreinekoz ikasi eta lan programa abian ipini zituzten lau ikastetxe izango ditugu solaskide, Usurbilgo Lanbide Eskola, Santurtziko San Jorge Institutua, Gasteizko Mendizabala Institutua eta Elgoibarko IMH, non haien esperientziak eta balorazioak azalduko dituzten.
Izen emateak eta Informazio guztia IMHko Webgunean
Erantzun
Sartu