Teknologia albisteak
1

Arabako bertso sorta kolektiboen I. Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Arabako Bertsozale Elkartea
2010-01-16 : 10:01

Lagun artean bertsoak idatzi eta kantatuz gozatzeko helburuaz, lehiaketa antolatu dute Arabako bertsozaleek. Lehiaketan parte hartzeko, Urtarrilaren 25a baino lehen eman behar da izena eta Bertso-sortak entregatzeko epea Otsailaren 6ean amaituko da.

Arabako bertsozaleak lagun artean bertsoak idatzi eta kantatuz gozatzea da lehiaketa honen helburu nagusia. Eta horrexegatik, Bertsozale saltsero eta euskaltzale martxosoen bila gabiltza. Taldean kantatzea gustuko duten horien bila. Euskaltegiko ikasle-irakasleak, mintzalagunak, bertso-eskoletan ibilitako jendea, entzule finak, bertsozale kuadrilak, gerrako beteranoak... denak izango dira ongi etorriak! Bertso berriak Arabari jarriak lelopean, Arabako bazter guztiak kantuan jarri nahi ditugu.

Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek, Urtarrilaren 25a baino lehen eman behar dute izena (E-postaz edo telefonoz) eta Bertso-sortak entregatzeko epea Otsailaren 6ean amaituko da. Arabako 15 urtetik gorako lagunek osatutako taldeek hartu dezakete parte (gutxienez 4 lagun behar dira taldea osatzeko). Artxibo erantsian duzue, lehiaketako araudia.

Erantzunak

sapi
2010-01-16 : 18:08

Hurrengo Txapelketa Nagusiko txapelduan baietz hauen artean egon!

Biba zuek, gora Araba!

Erantzun

Sartu