Sustatu logoa Teknologia albisteak

TxotxFesta 2010

Eñaut
2010-01-15 09:01

Txotx denboraldia badator, eta urtero bezala, Itziarreko Txindurri-Iturri sagardotegiak bere TxotxFesta antolatuko du larunbat honetan, hilak 16. Egun osorako jaia, trikitixa, txalaparta, bertso eta abarrekin. DJrik ere ez da faltako!

Urtero, jaia iragartzeko kartela asko zaintzen dute, bakoitzari "ukitu" desberdina emanez. Hau da aurtengoa:

Bazkalordu partean, Algortako txalapartariak, Julen eta Ekain trikitilariak, eta Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariak arituko dira. Arrastian, We Are Standard taldeko bateria-jole den Javi Letamendiak eta Khuruts Begoña artista bermeotarrak dantzarako doinu eta bideoak ekarriko dituzte, eta Waldo 0 eta Loganen musika ordu txikietararte luzatuko da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu