Sustatu logoa Teknologia albisteak

EHUko komunikazio ikasleen praktikak gehien ordaintzen dituen enpresa da Argia

Sustatu
2010-01-18 11:01

Argia aldizkarian eta argia.com atarian (Komunikazioa Biziago enpresan) praktikak egiten duten ikasleek jasoko dute, printzipioz, ordainsari handiena. Astean 20 orduko praktikak dira (4 ordu egunero, arratsaldez). 3,5 euro orduko, gutxi gora behera, honako lana egiteagatik:

  • Erreportaje eta maketazio lanak QuarkXPress-ekin
  • Argazki eta dokumentuen kudeaketa
  • Erreportaje eta elkarrizketak

Datu hauek EHUren Leioako kanpuseko komunikazio ikasleei eskeini zaizkien aukerak dira, honako hiru lizentziaturetan:

  • Kazetaritza
  • Ikusentzunezko Komunikazioa
  • Publizitatea eta Harreman Publikoak

Lizentziatura hauetako ikasleentzat argirataratutako aukeren zerrendatik hartu dugu informazioa eta titularrera eraman, baina gerta liteke beste enpresa batek gehiago ordaintzea. Izan ere, berez, enpresek ez dituzte zertan ikasleen praktikak ordaindu, ikasketa prozesuaren parte kontsideratzen baitira. Praktika orduen truke aukera askeko kredituak eskuratzen dituzte ikasleek.

Zerrenda honetan enpresa askok ez dute ordainsaririk zehaztu, baina gerta liteke gero gehiago ordaintzea. Aldez aurretik eskaintza diruz zenbatzen dutenen artean diru kantitate handiena eskeintzen duena da Argia. Aurkeztutako enpresen zerrenda osoa ekarri dugu hona, scribd erabiliz:

09/10eko Bigarren Lauhilekorako Enpresak / Empresas Segundo

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu