Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

2

Jam session online: musika sorkuntza sarean, Skype erabiliz

Urtzi Azkue
2010-02-12 : 10:02

Teknologia berriekin musika egiteko, sortzeko eta gozatzeko modu berriak ere sortzen dira. Sarean musika sortu eta egiteko aukera dago orain adibidez, baita zuzenean ere. Skype erabiliz, kantu hau sortzeraino nola egin genuen lan kontatuko dizuet.


euskaltube.com audioak | Izenburua: Tell Me, Urtzi Azkue feat. Khaoula Bouchki

Ardi horiek

Goio Arana
2010-02-12 : 09:02

Ardien eranskailuak modan jarri zirenetik asko ikusten da Euskal Herriko autoetan ardi latxen irudia. Antza denez gainera, munduan barrena zabaldu den ohitura da, edo hori pentsa daiteke behintzat webgune ofiziala bisitatuz gero. Gune horretan ikus daiteke euskal gidariek ez ezik gurera turismoan etorritakoek ere hartu dutela pegatinatxoa autoan jartzeko ohitura.


Argazkiak.org | Ardia: ama-alabak © cc-by-sa: goioarana

1

Google Buzz eta Gmail-en nahasketa: aukerak eta arriskuak

Sustatu
2010-02-11 : 11:02

Google Buzz martxan jarri eta 24 ordura, badirudi dagoeneko Gmail kontu guztien eskura dagoela zerbitzua, ez atzo bezala. Gmail-ekin duen integrazioaren bidetik, jendea engantxatzeko gaitasuna izan dezakeela ematen du, eta hortik bi ondorio kontrajarri etor daitezke, batetik, eta arrisku bat:

  • Elkarrizketa edo mezu-truke berrietan kateatzeko oso oso erraza da Gmail erabiltzen baduzu, eta horrela milioika laguneko erabiltzaile multzo bat sor dezake Googlek ia bat-batean.
  • Mezu-truke horiek hain izan daitezke ugari edo errepikakorrak, ezen erabiltzaileak gogaitu ere egin ditzake.
  • Publikoa eta pribatua nahasteko arriskua.

2

Cameron lider kontserbadorea photoshopatua

Sustatu
2010-02-10 : 19:02

Hala nola euskaldun batzuek Ruper Ordorikaren diskoa egokitzeari ekin zioten, britainiarrek David Cameron lider kontserbadorearen poster baten bertsioak sortzen dihardute azken egunetan. Iragarki-panel handietan agertu da David Cameron poster handi honetan, eta photosopatua dagoela ematen du. Hortik sortu dira txantxak.

Gernikako Poesia Astea

Gernikako Poesia Astearen antolatzaileak
2010-02-10 : 17:02

Otsailean Poesia Astea izango da Gernikan. Denetariko ekintzak egongo dira herritarrengana poesia zabaltzeko helburuarekin. Gernikako gaztetxeak antolatu du otsaileko azken asterako. Poesia errezitaldiek osatuko dute egitarauaren ardatza, baina film emanaldiak, liburu eta fantzineen aurkezpenak eta kontzertuak ere izango dira jardunaldiotan.


2

Google Buzz, mezuak edo egoerak trukatzeko beste plataforma bat

Sustatu
2010-02-10 : 13:02

Googleren azken produktua, Google Buzz, Twitter edo Facebook-eko status eta mezu laburren trukeari aurre egingo dion plataforma bezala garatu dutela ematen du. Badirudi euskaraz dagoela hasieratik, eta Gmail-ekin integratuta dago.

Eguneraketa, 12.00: Irudiak lortu ditugu, eta erabilpenari buruzko argipen batzuk ere bai.

Laranjak Interneten, Valentziatik etxera 24 orduan

Josu Mendicute
2010-02-10 : 13:02

Ez da kontu berria, duela 5 urte pasatxo azaldu zen gaia Sustatun bertan, baina azkenaldian moda-modan jartzen ari omen da. Gure etxean azaro-abenduan hasi ginen laranjak Internetetik erosten. 15 kilo laranja, txartelarekin ordaindu eta etxean dituzu 24 orduren bueltan.

4

Martxelo Otamendi ETBn agertu zeneko une bat

Luistxo Fernandez
2010-02-10 : 09:02

Egunkariaren lehen epaiketa amaiturik, sententziaren zain gaude denak. Epaituak optimista ageri dira (Txema Auzmendi elkarrizketa honetan, adibidez), eta uste dut bai defentsak eta bai akusatuak bikain egon direla. Bereziki, uste dut Espainian eta Katalunian Martxelo Otamendik egindako jirak oihartzuna izan duela. Medio publiko katalanetan, behinik behin. Badirudi ETBn Martxeloren salaketak entzutea zailagoa dela. Baina garai batean agertu ziren. ETBrena da bideo ikaragarri hau, 2003koa, Martxelo Otamendi kartzelatik irten zenekoa.

Solargrafia, argazkiak egiteko modu ia magikoa

Sustatu
2010-02-09 : 11:02

Bilboko Guggengheimeko inguruen argazki hau solargrafia bat da, pinhole teknikarekin egina, astebeteko esposizio jarraiarekin.


Creative Commons Aitortu © cc-by: Auggie

4

Sustatu.com, 2009ko estatistikak

Sustatu
2010-02-09 : 09:02

Bukatu berri den 2009. urtea aldaketa urtea izan da Sustaturentzat: diseinu berria, sare sozialak, kolaboratzaile berriak, ... eta badirudi irakurleen artean harrera ona izan dutela aldaketek. Estatistikek horrela diote, behinik behin: inoiz baino Sustatuzale gehiago izan ditugu 2009. urtean: 505.418 bisitaldi. Eskerrik asko guztioi!

3

Imanol Muruaren 'Loiolako hegiak' liburua

Mikel Iturria
2010-02-09 : 09:02

Zer gertatu zen Loiolan? kolaborazioa sinatu zuen Xabier Mendiguren Elizegik pasa den asteko Argia aldizkarian:

Egundoko liburuak suertatzen zaizkigu batzuetan esku artean, editore-lanbide honetan. (...) Gure ofizio xumeak horixe du ederrena: beste inork baino lehenago edukitzea begien aurrean egiazko harribitxiak.

Norena den liburua? Imanol Muruarena. Titulua: Loiolako hegiak.

10

Kaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka bi

leire narbaiza
2010-02-08 : 13:02

Aspaldian neukan gogoa post bat idazteko jantzi hauen gainean. Bai, bai, jantziak. Zer uste zenuten, bada, ergel deitu nahi niela gudari eta mendizaleei? Ez, horixe! Dena Kaikuren kanpaina horrengatik etorri da, eta momentu egokia izan zitekeela pentsatu dut.

Super Bowl-eko iragarki teknologikoak

Sustatu
2010-02-08 : 09:02

Estatu Batuetako eta agian munduko telebista iragarki garestienak Super Bowl futbol amerikarreko finaleko tarteetan ematen dituztenak dira. Aurten emandako iragarki teknologikoen aukera duzue hemen. Lehenik eta behin, Beyoncé-ren Aldeko Taldearen omenez, Vizio:

1

Celaá sailburuari, Hernanin institutuen fusioa arbuiatuz

Hernaniko Langile Ikastola
2010-02-07 : 11:02

Hernaniko Langile Ikastolak, Isabel Celaá Sailburu andereari, ondoren azaltzen dituen arrazoiengatik, Hernanin bigarren hezkuntzako institutuen fusioaren agindua atzera bota dezan eskatu nahi dio lerro hauen bidez.

Hazkundea eta zabalkundea dira Elhuyarren helburuak datozen hiru urteetarako

Elhuyar Fundazioa
2010-02-07 : 10:02

Hazi eta zabaldu. Horiek dira Elhuyarren helburu korporatiboak, datozen hiru urteetarako. Elhuyar Fundazioak gogotsu eta baikor ekin dio 2010. urteari. Elhuyarren Patronatua 2009. urteko balorazioa egiteko eta 2010. urteko kudeaketa-plana onartzeko bildu da. Bilera horretan, 2009ko irailean amaitu zuen V. Gogoeta Estrategikoaren aurkezpena egin du. Prozesu parte-hartzaile baten bidez gauzatu da V. Gogoeta Estrategikoa, eta Elhuyarrek 2010-2012 urteetan izango duen norabidea definitu da bertan.

12

Euskal zerbitzu medikuen bilatzaile bat

Jakizu
2010-02-06 : 16:02

Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek Euskadiko zerbitzu medikoen bilatzaile berri bat sortu dute. Bilatzaile hau web orritik erabil daiteke eta baitan beraiek egindako Android sistema eragilean dabilen aplikazio batetik, mugikorrentzako egina dagoena. Hona Androideko aplikazio horren bideo bat:

1

A ze saltsa Kataluniako soberanismoan!

Xabier Letona, Argia.com
2010-02-06 : 11:02

ERCko zatiketa baten ondorioz sortu zen iragan udazkenean Reagrupament, Joan Carretero Generalitateko Gobernazio sailburu ohiak gidatutako alderdia. Lau hilabetetan 3.000 militantetik gora bildu ditu. Esquerrak hiruko gobernuan zuen zeregina ondo ez ikusteaz gain, Reagrupamenten ustez, ERC oso epe luzera begira ari zen burujabetzarekin. Aurten egingo diren hauteskunde autonomikoei begira, Carreterok agindu zuen datorren legealdian Kataluniako Legebiltzarrean independentzia aldarrikatzea eskatuko zuela. Eta horretan ziren kontuak joan den asteburuan alderdiko zuzendaritza zatitu den arte.

Elekak ItzulpenFlow izeneko zerbitzua jarri du martxan

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, S.L ; Ainhoa Salegi
2010-02-06 : 09:02

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak ItzulpenFlow (www.itzulpenflow.com) aplikazioa garatu du. Aplikazio hau itzulpen-zerbitzuei, itzulpengintzako mikroenpresei eta freelancei zuzenduta dago bereziki.

Phishing saiakera Euskalnet-eko e-posta erabiltzaileen kontra

Sustatu
2010-02-05 : 12:02

Phishing saioak etengabeak dira sarean, baina azken egunetan Euskalnet e-posta helbideen erabiltzaileenganakoa agertu da. Adi, pasahitzak mezu elektroniko batean eskatzen dizkizuten saiakera maltzur hauekin.

9

Euskarazko data oker dago Interneteko web gune gehienetan

Aitor Lopez de Aberasturi
2010-02-05 : 10:02

Datu-base batetik data automatikoki lortzen duten programek gaizki osatzen dute data eta horren ondorioz Interneteko web gune gehienek euskarazko data oker daukate.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››