Teknologia albisteak

Solargrafia, argazkiak egiteko modu ia magikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-02-09 : 11:02

Bilboko Guggengheimeko inguruen argazki hau solargrafia bat da, pinhole teknikarekin egina, astebeteko esposizio jarraiarekin.


Creative Commons Aitortu © cc-by: Auggie

Egileak Zutagu komunitateko argazkilaritza zaletuen foro batean azaltzen du teknika, Salbeko zubiaren beste argazki batekin.


Creative Commons Aitortu © cc-by: Auggie

Kontua da karrete-poto txiki batean uzten dela pelikula, eta potoan orratz batekin zulotxo bat eginda, handik sartzen den argi apurrak egiten du paperaren gaineko esposizioa, beste mekanikarik gabe. Egunak behar ditu argiak paperean irudi bat garatzeko, eta horregatik, kasu hauetan kaleko faroletan lotu izan du kamera egileak, Auggiek. Prozesua, egilearen hitzetan:

Ez dauka ia tratamenturik, karreteak gordetzeko zilindro beltz bat, argazki paper fotosensiblea barruan eta zulo txiki bat. Astebeteko esposizio luze bat. Emaitza eskaneatu eta gero mailak pixka bat ikutu eta listo. Solargraphy proiektua aurrera daraman Tarjari eskatzen badizkiozu berak bidaliko dizkizu kamera ilunak eta itzultzen dizkiozunean eskaneatua ere egingo dizu.

Munduan egiten diren solargrafia batzuetan, sei hilabeteko esposizio denborak ere programatzen dituzte argazkilari batzuek.

Erantzun

Sartu