Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sustatu.com, 2009ko estatistikak

Sustatu
2010-02-09 09:02

Bukatu berri den 2009. urtea aldaketa urtea izan da Sustaturentzat: diseinu berria, sare sozialak, kolaboratzaile berriak, ... eta badirudi irakurleen artean harrera ona izan dutela aldaketek. Estatistikek horrela diote, behinik behin: inoiz baino Sustatuzale gehiago izan ditugu 2009. urtean: 505.418 bisitaldi. Eskerrik asko guztioi!

Datu orokorrak

Datu orokorrak

Hauexek dira azken urtean izan ditugun zenbaki orokorrak (aurreko urteetakoak ikusteko: 2005, 2006, 2007).

  • Bisitaldiak: 505.418 (2008arekin alderatuta %38ko igoera) eta 149.299 bisitari.
  • Ikusitako orrialde kopurua: 1.190.159 (%67ko igoera)
  • Bisitari bakoitzak, bataz beste, 2,35 orrialde ikusten ditu (2008an baino %20 gehiago) eta 2:22 minutu igarotzen ditu webgunean (%7ko igoera).
  • Bisitari gehien izan dituen eguna abenduaren 3an izan zen (3.775 bisitari), beste beste, albiste hauek kaleratu zirelako.
  • Guztira 1335 artikulu argitaratu dira (aurreko urteetan 950 inguruan ibili gara) eta 2772 erantzun jaso ditugu (aurreko urteetan izandakoaren bikoitza). Ikusi artxibo historikoa.

Sustatura heltzeko bideak:

Sustatura iristeko, bilatzaileetan gehien bilatutako hitzak ondorengoak izan dira: Sustatu, Veleiako hitzak, atariko froga, elexpuru, gotzon garate, ubuntu euskaraz, euskadi saria.

Harpidetzak

Gehien ikusi diren albisteak

Hauexek dira 2009an gehien irakurri diren bost albisteak; bertsolaritza nagusi.

Nabigazio hizkuntza

Nabigatzailea euskaraz konfiguratuta daukaten erabiltzaileen kopurua aurten ere hazi egin da (urtero ikusten da igoera, 2005. urteaz geroztik). 2009an zehar, Sustatuzaleen %46ak euskaraz zeukan konfiguratuta bere nabigatzailea.

  • 2005 %20
  • 2006 %32
  • 2007 %37
  • 2008 %44
  • 2009 %46

Gorantz jarraitzen du, baina hazkundea apaldu egin da aurten eta oraindik erabiltzaileen erdiak baino gehiagok erdaraz dauka konfiguratuta nabigatzailea. Nabigatu euskaraz!!!
Badakizu, informazio gehiago Nabigatzailea euskaraz orrialdean.

Erabilitako nabigatzaileak eta plataformak

Erabiltzaileek darabilten nabigatzaileari dagokionez, Firefoxek gorantz jarraitzen du eta Explorerrek beherantz. Aipatzekoa da Chrome ere bere lekutxoa hartzen hasia dela:

  • Firefox %56 (iaz %51).
  • Explorer %36 (iaz %44)
  • Safari %4,2 (iaz %3,2)
  • Chrome %2,5 (iaz %0,3)

Erabilitako plataformei dagokienez, Windows nagusi (%80), eta ondoren, Mac (%11) eta Linux (%8,4). Aipagarria da, aurten lehenengo aldiz, Linux erabiltzaileak jaitsi egin direla (Maczaleak igo diren neurri berean). Windowsen ez dago aldaketa nabarmenik.

Pantaila bereizmena

  • 1024x768 %35 (2008 %42)
  • 1280x1024 %20 (2008 %20)
  • Handiagoa %41 (2008 %30)
  • 800x600 %3,4 (2008 %7,5)


Oharra: Artikulu honetako datuak Analytics sistemarekin lortu ditugu. Sustaturen estatistika publikoak Statcounterren aurkituko dituzu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu