Otsailean Poesia Astea izango da Gernikan. Denetariko ekintzak egongo dira herritarrengana poesia zabaltzeko helburuarekin. Gernikako gaztetxeak antolatu du otsaileko azken asterako. Poesia errezitaldiek osatuko dute egitarauaren ardatza, baina film emanaldiak, liburu eta fantzineen aurkezpenak eta kontzertuak ere izango dira jardunaldiotan.
Honako hau izango da aste horretako egitaraua:
ASTELEHENA, 22
20:00 Amaia Jauregizar gernikarraren "Azazkalak jaten" liburuaren aurkezpena eta errezitaldia.
MARTITZENA, 23
20:00 Mikrofonoak busti! Mikrofonoak zabalik izango ditugu nahi duenak norberaren edo beste norbaiten poemak irakurtzeko.
Laguntzailea: Busti irratia
EGUAZTENA, 24
20:00 Poesia komuneko paperean. Imanol eta Mattin Epelde. Poesia, antzerkia eta musika uztartzen dituen emanaldia, eszenatokia komun bihurtuta.
EGUENA, 25
17:30 Txoko poesia fondue. Txokolatean oinarritutako saioa adin guztietako ume eta gurasoentzat. Antzezlan laburra; marrazketa, idazketa eta historia txokoa; musika; erakusketa eta nahi beste txokolate jateko!
BARIKUA, 26
19:30 gura+haize Busturialdeko literatura fanzinearen aurkezpena.
20:30 Bustilehorreko poemak (itsasoak eta jendea). Jose Luis Otamendi eta Juan Azpillaga. Robert J. Flaherty-ren Haraneko jendea (1934) dokumentala, Otamendiren Erlojuen mekanika poema liburua eta Juan Azpillagak bildutako doinuak oinarritzat hartzen dituen emanaldia.
22:30 Kontzertua: Txuma Murugarren (5 euro)
ZAPATUA, 27
19:00 Un frasco de veleno. Pozoi flasko bat. Ana Cibeira idazle galiziarraren errezitaldia galegoz eta euskaraz.
19:45 Slavoj Zizeken sudurra. Xabier Montoia
20:30 Mikelazuloko kideen batbada proiektuaren aurkezpena.
22:30 Kontzertua: Rafa Rueda (5 euro)
DOMEKA, 28
18:00 Zine-kluba Pedro Duranarekin: Gritos y susurros (Ingmar Bergman)
Laguntzailea: Gernikako zine-kluba
ASTE OSOAN ZEHAR
Ana Cibeiraren collage erakusketa eta Gernikako kaleetan poemak nonahi.
Erantzun
Sartu