Celaá sailburuari, Hernanin institutuen fusioa arbuiatuz
2010-02-07 11:02
Hernaniko Langile Ikastolak, Isabel Celaá Sailburu andereari, ondoren azaltzen dituen arrazoiengatik, Hernanin bigarren hezkuntzako institutuen fusioaren agindua atzera bota dezan eskatu nahi dio lerro hauen bidez.
Baina herriko ikastetxe publikoak oso hezkuntza proiektu desberdinak ditugu, era oso desberdinean ikusten dugu irakaskuntza eta bi urteko lan guztia horren ondorioa izan zen ez zegoela adostasun nahikorik aurrera egiteko.
Bi urtez fusioaren berririk eduki gabe egon ondoren, 2009an erabateko inposizioa eta erasokorra den agindua eman du Hezkuntza Delegazioak, hala nola 2010/2011 ikasturtetik aurrera 12-18 urte bitarteko fusioa gauzatuko den, nahiz eta inolako proiekturik gabeko eskola jarri nahi duten martxan, eta elkarrekin egon nahi ez dugun komunitateak elkarrekin egotera behartzen gaituzten.
Batetik, ez dute emandako hitza errespetatu, bestetik Langile Ikastola suntsitzen du inposizio horrek, 2-16 ikastetxe sendo eta indartsu bat delako, inolako ihesik gabe, lan koordinatu bat duen hezkuntza proiektua delako, pedagogikoki eta konpromiso aldetik sinesgarritasun handia duena, oso parte hartzailea, eta nabarmenki aukeratua dena Hernaniko guraso gehienen aldetik, eta azkenik, Administrazioak bere interes propioak gailendu nahi ditu gutxieneko zehaztasunik ez duen proiektu batean hezkuntza bera kinka larrian jarriaz.
Arrazoi guzti horiek direla medio, eta proiektu hori aurrera ateratzeko abiapuntu hau oso txarra dela kontsideratzen duelako, Langile Ikastolak oraindik ere ezetz esaten dio fusioari. Gure seme-alabei heziketa eredurik onena eskeini nahi diegu, eta horrelako proiektu bat martxan jartzeak, eskatzen du, gutxienez, denbora eta lan sakonago bat adostasun batzuetara iristeko eta denok ilusiotik hasteko, eta ez inposiziotik. Inposizioaren bideak ez du amaiera onik izaten eta.
Langile Ikastolako Organo Gorena
Erantzunak kargatzen...