Sustatu logoa Teknologia albisteak

Cameron lider kontserbadorea photoshopatua

Sustatu
2010-02-10 19:02

Hala nola euskaldun batzuek Ruper Ordorikaren diskoa egokitzeari ekin zioten, britainiarrek David Cameron lider kontserbadorearen poster baten bertsioak sortzen dihardute azken egunetan. Iragarki-panel handietan agertu da David Cameron poster handi honetan, eta photosopatua dagoela ematen du. Hortik sortu dira txantxak.

Sorta polit bat ikusteko, hemen. Webgunearen egilea harrituta ere ba omen dago bere meme proposamenak izandako oihartzunarekin.

Auziak ertz polemikoa ere badu, txantxetatik haratago, Photoshop bidezko ukitu publizitario batzuk debekatzeko proposatu baitu Erresuma Batuko hirugarren alderdiak, Liberal Demokratak.

Izatez, ume eta nerabeentzako publizitatean estereotipo jakin batzuk ebitatzeko litzateke proposamen politiko hori. Edertasun eredu faltsutuek osasun arazoak ere eragin ditzaketelako ustean (adibidez, anorexiak zerikusia izan dezakeela publizitatean gorputz-estetika jakin bat promozionatzearekin).

Photoshop ukitu hauei airbrushing / airbrushed esaten diete Erresuma Batuan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu