
Igandean, hilak 21, Muskizeko Meatzari aretoan 17.00etan Antartikako Lorea antzezlana estreinatuko da. Antartikako Lorea haurrei eta familiari zuzendutako antzerki proposamena da. Ingurugiroarekiko jarrera ezkorrek eta arduragabeek atzera bueltarik gabeko kaos ekologiko batetara eraman gaitzaketela erakutsi nahi du antzezlan honek. Komedia honetan akzioa, abentura, drama, zientzia-fikzioa, ikusentzutekoak, abestiak eta umorea, noski, tartekatzen dira.
Ostegunean Gasteizen eginiko prentsaurrekoan, elkartasun astean hara eta hona ibili diren eragileek (GITE-IPES-Itsasoaren Alaba, Egunkaria libre!, Etxerat, Behatokia eta Askapenak) beren esperientziaren berri eta balorazioa egin dugu. Horrez gain, gaur larunbata, otsailak 20, asteari amaiera emango dion Milanoko manifestazio handia iragarri dugu, bertan, Italiako EHL guztiek deituta, 730 euskal preso politikoen argazkiak aterako dituzte kalera.
Hernaniko Langile Ikastolako komunitateko hainbat kide, asteburu honetan 24 orduko itxialdia egingo dute Ikastolako egoitza nagusian, Hezkuntza sailak inposatu nahi duen fusioa salatzeko. Igandean, itxialdiaren ondoren, manifestaziora deitu dute eguerdiko 1:00etarako.
Google Chrome nabigatzailean gehigarri bat probatu dugu: Twitter Reactions. Nabigatzailean instalatu eta webgune batean ari zarela, twitterren emandako erreferentziak batzen ditu, baldin badaude. Probatu egin dugu, eta pantaila grabatu hona ekartzeko.
EAJk lehendakarigaia behar du 2013ko hauteskundeetan Ajuria Enera itzultzen saiatzeko. Badirudi oraingoz ez duela eta, Izaronews gunean, Patxi Igandekoa sinatzen duena kanpaina egiten hasi da. Orain arte zein aukera aipatu diren azaldu ondoren, proposamena dator...
Elhuyar Fundazioak 2007an kaleratu zuen CorpEus, weba euskarazko corpus gisa kontsultatzea ahalbidetzen duen zerbitzua. CorpEus-ek Microsoft-en Windows Live Search bilatzailea (orain Bing deitzen dena) erabili izan du beti motor gisa, Google-ren APIaren baldintzek ezinezkoa egiten baitzuten berau erabiltzea. Baina Google-k berriki baldintzak aldatu ditu, eta orain CorpEus-ek aukera ematen du kontsultak Bing nahiz Google erabiliz egiteko.
Argazkiak.org | CorpEus bilaketak
Bere garaian Egunkaria-k elkarrizketatu zuen Pedro Albret Nafarroako erregea, eta Zaldieroaren Rerum Natura-ko pertsonaia ere izan zen. Orain Berria-k erregeordea elkarrizketatu du: Blas. Oinordekoa nolatan den bera? Erregeordeak esana:
Egun, duela gutxi hil zen Pedro Albret erregetzarako hautagaiaren seme-alabak dira erregegai. Horiek, oraingoz, ez dute erregetzarekin ezer jakin nahi, eta Pedrorekin egin nuen akordioaren bitartez, ni naiz oraingoz Nafarroako erregeordea.
Sarean musika saltzen ipini den ekimena da Ibaimusic. Aukera aitzindaria da euskal musika munduan euskal diskoak edo euskal kantu solteak internetez eta legepean erosteko.
1990eko hamarkadan saio bat izan zen Euskal Herrian zinemaldi berezi bat aurrera ateratzekoa: Eremuak, eremu urriko hizkuntzen zinemaldia. Euskara bezala gutxitutako hizkuntzetan entzuten genituen filmak, euskarazko azpidatziekin. Indigenismo erromantikoa irudituko zaio baten bati, baina 15 urte geroago Berlinalen Magaly Solier kitxueraz entzutea, hunkigarria izan zen niretzat.
Eremuak hil zen, baina La Teta Asustadako kitxuerazko pasarteak, euskarazko azpidatziekin ikusi berri ditut. Eta baita film australiar bat, aborigenoen hizkuntzan.
Izenburuko lehen hitz horiek irakurrita, zein hizkuntzatan ari garela esango zenukete? Ziur nago guztiok gaztelaniaren aldeko apustua egingo genukeela lehenik. Bigarren aukera emanda, euskaraz ere badirela pentsatuko al genuke? Bada...
Jose Antonio Rekondo, Hernaniko alkate ohiak, epaitegian deklaratu du aste honetan Donostian, ustez informazio konfidentziala zena Interneten anonimoki zabaltzeagatik. Garak dioenez, epaitegiek ikertutakoaren arabera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordenagailu batetik filtratu zen informazioa. Deklarazioan, filtraziorik egin izana ukatu zuen Rekondok.
Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) gainditu duzula ziurtatzen duen autoko pegatina iraungitzear duzu akaso. Eta agian Gipuzkoan bizi zara. Jakin ezazu, bada, herrialde honetan dauden hiru IAT guneetatik bi greban daudela, lan badintza eta zerbitzu duinak aldarrikatzeko.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Administrazioan euskaraz ere bai kanpaina bertan behera utzi du. Nafarroako Euskararen Institutuak, Euskarabideak, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan euskararekiko sentiberatasuna eta aldeko jarrerak sustatzeko kanpaina aurreikusi zuen 2009ko egitasmoen artean.
Hondakinen kudeaketa dela-eta, zabortegiak behin betikoz baztertu behar dira. Horretarako atez ateko bilketa-sistemak hondakinen kudeaketarako sistema integral baten zutoin nagusia da, konpostatze eta birziklatze programa zabalago baten barruan. Usurbilen urtebetean pasa gara %28 birziklatzetik %82ra. Gipuzkoa osoan gisako programa integratu bat ezartzea oso bidezkoa da, Gipuzkoa konurbazio bezala antolatu baitaiteke logistikoki. Horrela, gainera, ez dugu errauste-plantarik beharko, eta Gipuzkoa jasangarri bat lortzeko bidean urrats ederra emango genuke. Atez ateko sistemarekin ez dago errausten-plantaren inolako beharrik, eta, horrenbestez, gainetik kenduko dugu eskatzen duen odoluste finantzarioa eta osasun-mehatxua. Horregatik eskatzen diot 6 urteko moratoria Gipuzkoako Diputazioari.
Asko hitz egiten da gaur desobedientzia zibilaz Euskal Herrian. Batzuk sasian bidea urratzeko tresna magiko gisa aipatzen dute. Beste batzuk kartzelan sartu ere egin dituzte, bide horretan abiatzeko asmo hutsa agertzeagatik. Baina ba al dakigu benetan zertaz ari garen desobedientzia zibilaz ari garenean?
Ideia ulertzeko ezinbesteko tresna plazaratu du Potxo Edizioak argitaletxeak: Henry David Thoreau (1817-1862) Ameriketako Estatu Batuetako klasikoaren Desobedientzia Zibila testuaren euskarazko itzulpena, hainbat formatutan; besteak beste paperezko liburu, liburu digital eta audioliburu gisa.
Claudio Bravo Realeko atezain txiletarrak garaipenaren gola sartu du gaur Realarentzat, falta jaurtiketa batean. 1-0 irabazi dio Realak Nastic-i. Gola sartu duen atezain euskaldunik ere badago, Jose Inazio Garmendia villabonarrak Eibarrentzat sartu zuen gola, atetik atera esateko, Pontevedraren kontra 1988an. Hemen itsatsitako bideoa, zaletu batek grabatu du Anoetan.
AlphaGalileo plataforman duela gutxi arte espainiar estatuko bi ordezkari zeuden: batetik, Espainiako Fundación Española la Ciencia y la Tecnología (FECYT) erakundea, eta, bestetik, Elhuyar Fundazioa. Duela egun batzuk, FECYT erakundeak, AlphaGalileo plataforman bi urte egin eta gero, hura uzteko erabakiaren berri eman zuen. Horren ondorioz, orain, Elhuyar Fundazioa da AlphaGalileon ordezkaritza duen Estatuko erakunde bakarra.
Azken egunotan Haitira bidalitako giza laguntzaren kantitateak gora eta behera aritu dira komunikabideak. Estatuak, batak besteak baino tona gehiago eramateko norgehiagokan sartu dira, albistegien lehenengo minutuak eta egunkarietako lehengo orriak okupatuz, elkartasunaren argazkian agertu ahal izateko.
Ez dira ondo hasi Vancouverko Neguko Joko Olinpikoak. Atzo, Luge izeneko lera jaitsierako lehiaketako kirolari bat hil zen istripuz, bere entrenamenduetan. Nodar Kumaritaxvili, 21 urteko georgiarra, leratik askatu, bidetik irten, eta zutoin baten kontra jo zuen. Argazki sorta bat hemen.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Elhuyar Fundazioak zientzia gizarteratzeko elkarlan-akordioa sinatu dute 2010erako. Hitzarmen honetan, gazteen artean zientzia-bokazioak bultzatzeko proiektuetan jarri da arreta, zehazki Zientzia Udaleku berrietan. Elhuyar Fundazioa erreferente da 1972az geroztik euskal gizartean zientzia eta teknologia zabaltzen