Martxelo Otamendi ETBn agertu zeneko une bat
Herri Katalanetan zenbait agerpen izan zituen Martxelo Otamendik urtarrilean, eta medio publikoetan bi elkarrizketa aipagarri bereziki. Honako hau TV3 telebistakoa da.
Beste hau Catalunya Radio irratian Manel Fuentes kazetariak egina. Irratia da, baina bideoz ere grabatu zuten. Bi elkarrizketa hauetan, elkarrizketatzaileak katalanez ari dira, eta Otamendik gaztelaniaz erantzuten die.
Espainiako beste alde batzuetan egindako ekitaldiek ere interesa piztu zuten, baina ez komunikabideetan, badakigu zer diren Espainiako medioak oro har. Interneten, bederen, entzule eta partehartzaileen artetik mezua zabaltzen lagundu zuten.
Zaragozan izandako ekitaldi batean, adibidez, kronika idazteaz gain sarera kargatu zuten ekitaldiaren audio grabaketa osoa. Luzea da grabaketa, Martxelo Otamendiz gain, parte-hartzaile direlako Carmen Labarca eta Fernando Burillo abokatuak, eta Ricardo V�zquez Prada kazetaria.
Madrilen ere, urtarrilaren 23an ekitaldi bat izan zen, eta Martxelo Otamendirekin batera egon ziren Mariano Ferrer eta Isaac Rosa kazetariak, eta berriro Carmen Lamarca abokatua. Bideoz grabatu zuten, eta hemen dago 43 minutuko grabaketa. Ekitaldi honetan argazki sorta eder bat ere atera zuten, eta neuri, Isaac Rosaren hitzak iruditzen zaizkit interesgarriak, bai ekitaldian esan zituenak (kronikan ageri dira, hemen, argazkien azpian), baita handik egun batzuetara Publico egunkarian idatzitakoak.
Iruditzen zait akusatuek egin duten salaketa publikoko kanpaina honek ez duela EAEko medio publikoetan isla zuzena izan. Iruditzen zait ETBeko albistegietan Txinako kuriositate gehiago erakutsi dizkigutela notizia gisa, Madrilgo epaiketa honen errealitatea baino, eta horren errua ez da, ez horixe, Olatz Simon edo Amaia Etxezaharreta bezalako profesionalena.
Espero dut absoluzioa etorriko dela lehen epaiketa honekin, eta horrekin, bigarren epaiketaren esperoan bereziki, EITBk politika informatibo duinagoa eskainiko duela aurrerantzean.
Erantzunak kargatzen...