Google Buzz martxan jarri eta 24 ordura, badirudi dagoeneko Gmail kontu guztien eskura dagoela zerbitzua, ez atzo bezala. Gmail-ekin duen integrazioaren bidetik, jendea engantxatzeko gaitasuna izan dezakeela ematen du, eta hortik bi ondorio kontrajarri etor daitezke, batetik, eta arrisku bat:
Gmail-ekin bat eginda etortzearen beste ondorio bat da publiko eta pribatuaren arteko nakasketa arraro bat.
Buzz-ak pribatuak izan daitezke, jasotzaileak taldeka antolatzen badituzu, baina lehenetsitako aukera publikoa izatearena da. Hortaz, Gmail-en ari zara, zure e-posta pribatua kontsultatzen, eta erantzun pribatuak ematen edo jasotzen, baina aldi berean Buzz bidez jaso eta bidal ditzakezunak, adi, publikoak dira.
Eta URL finko bat dute Buzz mezu horiek. Hona hemen Sustatuko kolaboratzaile pare bat, iruzkindu aditzaren jokamoldeaz eztabaidatzen (nor-nork ala nor-nori-nork?)
Ba ote zekiten Lezametak eta Narbaizak publikoan ari zirenik?
Argazkiak.org | Buzz publikoak © cc-by-sa: sustatu
Beste aukera batzuk esploratu ditugun tresnan. Batetik, konektatutako guneak izeneko aukera du Buzzek. Han klik eginez gero, aukera duzu zure zenbait jario pertsonal automatikoki Buzz-eko mezu bihurtzeko.
Argazkiak.org | Buzz eta Twitter lotzeko © cc-by-sa: sustatu
Hauek dira aukera horiek oraingoz:
Lehen hiru zerbitzuak Google berarenak dira, eta beste biak, kanpoko enpresenak. Pentsatzekoa da aukera hauek zabaldu egingo direla etorkizunean, eta lotu ahal izango dela beste zenbait zerbitzu. Normala izango da, luze gabe, edozein blog lotzea Buzz-ekin, ez bakarrik Blogspot-en oinarritutakoa. Garatzaileen komunitateari tresnak egiteko aukera jakinarazi dio jada Googlek, eta Gorka Julio Teketen-ek komentatu du gaiaz mezu honetan.
Guk Sustaturen profila Twitterrekin lotu dugu, baina oraingoz, ez dugu ikusi gure tuit-mezuak gure Buzz-jarioan agertzen direnik. Gure profila Firefox-ekin kontsultatzen baduzu, halaber, ikusiko duzu RSS zeinua ere ageri dela helbide barran. Izan ere, profil eta RSS helbideak, hauek ditu Sustaturen Buzz-ak:
Googleren API-etan Buzz-entzako lehen tokitxoa da hori, beraz.
Tresna guztiz euskaratuta agertu izana ere aipagarria da. Erabilpen baldintzak itzulita daude, ez ordea FAQ edo galdetegia. Hala ere, interfazeko gauza batzuk ez daude oso txukun adierazita, gure aburuz.
Adibidez, norbaiten buzz-ean iruzkina utzi baduzu, eta gero beste batzuek ere iruzkina utzi badute, behin eta berriro etorriko zaizu abisua Gmail-en, ez bakarrik Buzz delako atalean, baita Inbox edo sarrerako postontzian. Hori desaktibatzeko, mezu jakin batean mututzeko esan diezaiokezu. Mute this aukera ageri da ingelesez, baina euskaraz, Ezkutatu mezua. Zentzua apur bat desberdina da, baina ondorioa hori da.
Horrez gain, beste aukera arraro hori ere badago: "Gelditu hau Urlia". Horrek ez du mezu zehatz hau mututzen, egiten duena da Urlia zure jarraituen zerrendatik ezabatu. Nahasgarria iruditu zaigu hori.
Edozein modutan, Buzz mututzeko aukera hauek inportanteak dira, zeren eta Inbox edo Buzz postontzietan agertu daitezkeen irakurri gabekoen mezu kopuruak oso handiak izan daitezke. Mezuak Inbox delakoan ez agertzeko modu bat filtro berezi bat sortzea, handik Buzz-ak kenduko dituena. Hemen agertzen dira jarraibideak ingelesez (euskaraz, antzekoa).
Buzz modu erradikalagoan isilarazteko, Gmail-eko interfazeo azpi-azpian duzu aukera letra ttipian: desaktibatu buzz-a. Nahi baduzu, hor duzu.
Bilaketa aukera berezituak Buzz-etan gauzak aurkitzeko (ingelesezko azalpenak bakarrik)
Eta hemen beste erabilpen truko batzuk, ingelesez bideoz eta idatziz.
Tira ba, ea zer deritzozuen. Sustatu jarraitzeko Buzz-en, hemendik. Ustez Sustatuko albisteak hor ere agertu behar dira, baina Twitterrekin egindako konexioaren ondorioa izan beharko da hori, eta oraingoz ez dugu ikusi ondo dabilenik.
Gmail barruan, are barrurago bazaude Buzz-en barruan, bilaketa aukera berezitua duzu: ez da Gmail-eko bilaketa ohikoa, baizik eta Buzz-ekoa, eta ezta ere zuri zuzendutako edo zuk bidalitako Buzz-ena, baizik eta buzz guztiena (!).
Adibidez bilaketa hau:
Baina hor klikatu eta ezer ikusteko... horra oztopoa: