Euskarazko data oker dago Interneteko web gune gehienetan
Datu-base batetik data automatikoki lortzen duten programek gaizki osatzen dute data eta horren ondorioz Interneteko web gune gehienek euskarazko data oker daukate.
Akatsa batez ere 2010. urtearekin ematen da. Orain arte urteari ko atzizkia lotzea besterik ez zen behar baina 2010. urteari eko atzizkia lotu behar diogu.
Hau modu erraz batean demostratu daiteke:
Googelen 2010ko hitza bilatu dut eta 1.330.000 emaitzak lortu ditut. Zer esan nahi du honek ? Interneten milioi bat orri baino gehiagok euskarazko data oker daukatela. Googelen 2010eko hitza bilatu ondoren 807.000 emaitzak lortu ditut. Beraz Interneteko %60 web guneek data oker daukate.
Web gune batzuk hau konpontzeko (e)ko atzizkia gehitzen dute data osatzerakoan.
Erantzunak kargatzen...