Teknologia albisteak
2

Jam session online: musika sorkuntza sarean, Skype erabiliz

Erabiltzailearen aurpegia
Urtzi Azkue
2010-02-12 : 10:02

Teknologia berriekin musika egiteko, sortzeko eta gozatzeko modu berriak ere sortzen dira. Sarean musika sortu eta egiteko aukera dago orain adibidez, baita zuzenean ere. Skype erabiliz, kantu hau sortzeraino nola egin genuen lan kontatuko dizuet.


euskaltube.com audioak | Izenburua: Tell Me, Urtzi Azkue feat. Khaoula Bouchki

Esan bezala, sarean eta zuzenean musika egiteko erraminta dexente sortzen ari dira gaun egun. Indaba softwarea esate baterako. Oraingoz abiadura dexente behar da, baina Internetera sarrera daukan munduko edozein pertsonarekin musika online egiteko aplikazioa da hori.

Beste erraminta posible bat, gero eta erabiltzaile gehiagok daukana, Skype da. Berez bideokonferentziak egiteko herraminta bat da, bere onura eta limitazioekin, baina musikarientzat musika online sortzeko baliogarria ere izan liteke neurri batean.

Bueno, nire kasua kontatuko dut labur labur. Egia esan nik ez nuen gauza hauetan larregi sinesten; musika taldean egiteko, sortzeko, jam sessionak egiteko, musikarion arteko kimika oso garratzitsua dela pentsatu izan dut beti, sekula ez nuen planteatu kantu bat interneten laguntzaz sortu zitekeenik.

Bada, argitaratu berri dudan diskako kantu baterako ahots ezberdin bat sartzea otu zitzaidan, probatze aldera. Bartzelonako lagun batzuen bitartez, bertan bizi den abeslari marokoar baten laguntza izateko aukera sortu zen, diskako kantu baterako Khaoula Bouchki abeslariak lagundu zezakeela.

Kantuaren nondik norakoak ondo ezagutzen nituen eta ahotsarentzako baneukan ideia bat eginda. Beraz, kantua bidali nion eta bera kantuarekin lanean ipini zen.

Azkenean bion artean esperimentu bat egitea otu zitazigun. Distantziak distantzia, kantua bideokonferentzia bitartez zehaztea erabaki genuen biok. Eta horrela egin ere, Skype bitartez jam session eta proba batzuk egin eta kantua sortu genuen bion artean. Gero, ahotsa Bartzelonako estudio baten grabatu zen, hona ekarri eta gerora nahasketak egin nituen.

Kantua entzutea nahi izanez gero, hor goian duzue itsatsita, eta baita Spotify-n edo Last FM.

Disko osoa mp3 edo wav formatuetan jeisteko, Urtziazkue.com librea eta doan, Creative Commons BY-SA lizentziapean.

Erantzunak

Koldo Azkue
2010-02-12 : 12:05

Hori dek, motel. Teknika berriekin sortua eta earra! gainera. Zorionak.

arrikitaun
2010-02-12 : 12:15

Buauuu, ze kanta ederra atera zaizuen! zorionak!

Erantzun

Sartu