Ardien eranskailuak modan jarri zirenetik asko ikusten da Euskal Herriko autoetan ardi latxen irudia. Antza denez gainera, munduan barrena zabaldu den ohitura da, edo hori pentsa daiteke behintzat webgune ofiziala bisitatuz gero. Gune horretan ikus daiteke euskal gidariek ez ezik gurera turismoan etorritakoek ere hartu dutela pegatinatxoa autoan jartzeko ohitura.
Argazkiak.org | Ardia: ama-alabak © cc-by-sa: goioarana
Denetik dago baina, kanpoko zein Euskal Herriko errepideetan batera eta bestera dabiltzan ardi gehienak geldi-geldi, isolatuta eta triste samar azaltzen dira intermitente ondoetan itsatsita. Badira baina, zorionez, ardi animosoagoak eta bizi izaten dutenen berri emateko gertu daudenak.
Hurrengo argazki sortan bildu ditugu zer edo zer esateko duten horietako batzuk. Hauxe da, labur-labur, kontatu digutena...
Argazkiak.org | Ardia: zubipean © cc-by-sa: goioarana
"Urte txarra izaten ari da. Krisiak bultzatuta zubipean bizi naiz orain".
Argazkiak.org | Ardia: ile larrosa © cc-by-sa: goioarana
"Gure ama oso modernoa da. Aste baten bai eta hurrengoan ere bai ilea tindatzen du".
Argazkiak.org | Ardia: Ibabe © cc-by-sa: goioarana
"Zortzi abizenak euskaldunak ditut nik. Lehena, Ibabe".
Argazkiak.org | Ardia: Donajakue bidean © cc-by-sa: goioarana
"Bidaia luzea eta nekeza izan zen, baina oso hunkigarria ere bai; batez ere Obradoiro plazara iritsi ginenean".
Argazkiak.org | Ardia: butaneroarena © cc-by-sa: goioarana
"Gure amaren lagun handia da butano banatzailea".
Argazkiak.org | Ardia: larrua joten-1 © cc-by-sa: goioarana
"Lehenengo neu gainean.. ummm...
Argazkiak.org | Ardia: larrua joten-2 © cc-by-sa: goioarana
...eta orain zu, ummm..."
Argazkiak.org | Ardia: azalekin arazoak © cc-by-sa: goioarana
"Itxura eskasa du, baina dermatologoak ezan dit ez dela kutsakorra".
Argazkiak.org | Ardia: ardi txikerra © cc-by-sa: goioarana
"Ama, ama, eskolan "txikerra" esaten didate".
Argazkiak.org | Ardia: tratu txarrak © cc-by-sa: goioarana
"Ez, ez, ez, ardien kontrako eraso gehiagorik ez!".
Argazkiak.org | Ardia: ametsetan © cc-by-sa: goioarana
"Nik loak hartzeko eta amets onak izateko igelak kontatzen ditut: igel bat, bi, hiru...".
Argazkiak.org | Ardia: familia ugaria © cc-by-sa: goioarana
"Guztira hamalau gara etxean, horregatik behar dugu halako auto handia".
Argazkiak.org | Ardia: Fiesta! © cc-by-sa: goioarana
"Ardi beltzok astebururo parrandan ibiltzen gara festarik festa".
Argazkiak.org | Ardia: Txinatik ekarritakoa © cc-by-sa: goioarana
"Txinan egindako ardi latxa naiz eta harro nago!".
Argazkiak.org | Ardia lotan © cc-by-sa: goioarana
"Akabo. Otsoak harrapatu nau!".
Ezagutzen duzu istorioren bat kontatzen duen ardirik? Ba, gehitu artaldera!
Erantzun
Sartu