Super Bowl-eko iragarki teknologikoak
Estatu Batuetako eta agian munduko telebista iragarki garestienak Super Bowl futbol amerikarreko finaleko tarteetan ematen dituztenak dira. Aurten emandako iragarki teknologikoen aukera duzue hemen. Lehenik eta behin, Beyoncé-ren Aldeko Taldearen omenez, Vizio:
Vizio delakoa, Internet integratuta daukan definizio handiko telebista bat da. Iragarkian ez bakarrik Beyoncé, Interneteko beste zenbait meme-tako protagonistak ageri dira.
Honako hau Motorola Blur edo Motoblur delako sistemarena da. Hemen ere izter luzeak protagonista, kasu honetan Megan Fox aktorearenak.
Motoblur Motorolak prestatutako sare-zerbitzu edo interfaze bat da. Berez, honetarako gaitutako telefonoak ematen du Android-ekin dabiltzala, baina beren funtzio sozialak Motoblur delako ingurune horretan garatzen dira.
Honako hau, berriz, EA Games jokoen konpainiaren produktu bat, Dante's Inferno:
Cars.com AEBetan autoa erosteko garaian informazioarekin laguntzen dizun webgune bat da. Hauek ere jarri dute iragarkia:
Eta webguneen artean, munduko bisitatuenak, Googlek, jarri du iragarkia halaber. Baina kasu honetan, Super Bowl-en ematen dituzten gehienak ez bezala, ez da apropos ekitaldirako prestatu den iragarkia: duela bi hilabetekoa da, eta eman izan duten AEBetako telebistetan.
Iragarki gehiago ere izan da. Hemen duzue zerrenda osoa.
Super Bowl-eko jokoari dagokionez, New Orlenas Saints gailendu dira bart jokatutako finalean.
Erantzunak kargatzen...