Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Hitlerren memearen lehen ale euskalduna, Ondarroatik

Sustatu
2010-07-08 : 10:07

Agertu izan da Hitlerren memea lehenago Sustatun. Euskal bertsiorik ere bai, baina euskarazkorik ez. Uste dugu lehen ale historikoa dela hau, ekainean egin dutena Ondarroan, Zapato Azula jaiaren inguruan...

3

Badator Bizkaie! barria

Koldo Isusi Zuazo, Bizkaie!-ko zuzendaria
2010-07-07 : 16:07

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia erabiliz askotariko gaiak jorratzen dituan ataria fase barrian sartuko da gaur, garagarrilaren 7an. Bizkaie! barria ikusiko dozue Sarean: diseinu erakargarriagoa, alkarreragina sustatzeko asmoz idatzi danatan iruzkinak egiteko aukerea, azpiatal barriak eta Bizkaie! eta sare sozialen arteko buztarketea izango dira aldaketa garrantzitsuenak.

"Neu ere hitzaren eske nator" elkarretaratzea

Aitor
2010-07-07 : 13:07

Azkenaldian Eliza Katolikoan ematen ari diren Giza Eskubideen urraketa kasuen aurrean eta urraketa hauek eragiten dituzten agintekeriazko jarrerak salatzeko; eta urraketok zuzenean pairatzen dituztenei (azkena eta nabarmenetarikoa Joxe Arregi) babesa adierazteko elkarretaratzea antolatu dute Bizkaiko hainbat kristau-elkartek. Elkarretaratzea uztailaren 8an, osteguna, Bilbon 20.00etan.

Iparraldearen geroa iraunkorra ote?

Gaindegia, Komunikazio Saila
2010-07-07 : 12:07

Hamar urteko denbora epeak ondorengo argazkia utzi digu: Iparraldean, biztanleria kostaldean kontzentratzen da, barnealdea hustutzen ari da, zerbitzuen sektorea hazten ari da eta industria ahula da. Iparraldeko gazteak atzerrira joaten dira ikastera eta beraien arlo profesionala garatzeko ez dira herrira bueltatzen eta Hegoaldean bezala lan merkatuaren feminizazioa ematen ari da. Uztailaren 8an, arratsaldeko 17:00etan hasita, Gaindegiak UEUko Udako ikastaroen barnean Iparraldeko azterketa sozio-demografikoaren inguruko hitzaldia eskainiko du.

4

Jesukristoren aurpegia Google Maps irudietan

Sustatu
2010-07-07 : 11:07

The Sun eta Telegraph bezalako egunkariek zekarten astelehenean berria: Jesukristoren aurpegia azaldu dela Google Mapsen. Beste blog batzuetan apiriletik dago hor. Hona, aipatzen pareidolia kasua zuzenean mapatik ekarrita:


Jesukristoren aurpegia map

Gipuzkoako Aldundiak herritarren partaidetzarako bulegoa abiarazi du

Gipuzkoako Foru Aldundia
2010-07-07 : 10:07

Gipuzkoako Batzar Nagusiek herritarren partaidetzarako Foru Arauak onartu ondoren, Aldundiak beste urrats bat eman du, eta herritarren partaidetzarako bulegoa abiarazi du. Parte hartze prozesuak sustatu eta koordinatzeko eta prozesu horietan herritarren parte hartze aktiboa errazteko helburuarekin.

1

Iraunkortasunerako euskal transizioaz: herri-ekimenaren desafioak

UEU
2010-07-06 : 14:07

Iraunkortasuna izango da XXI. mendean gizadiak izango duen arazorik larrienetakoa, hala ikuspegi globaletik nola lokaletik. Iraunkortasunaren aldeko trantsizioa (eremu publikoa, pribatua eta komunitarioa) eragile guztien lana bada ere, guk komunitatean jarri nahi genuke azpimarra: herrigintzaren ikuspegitik nola hel dakiokeen behar dugun trantsizioari. Eta horren inguruko hausnarketa bideratzeko mintegia antolatu du UEUk datorren uztailaren 13 eta 14rako.

20

Eroski, euskaldunon diskriminazio positiboa plastikozko poltsekin

Joxe Rojas
2010-07-06 : 12:07

Mundu mailako krisi ekonomikoa, langabezi tasa altuak, gizarte aurrekontuak maldan behera, zergak gora, BEZ %18ra… panorama horrekin gero eta zailagoa gizaki arruntok erosketak egitea… …bai eta saltokiek saltzea ere, noski. Horregatik, seguruenik, Eroskik kontsumitzaile-bezero-gizaki arrunton aldeko kanpaina zoragarria jarri du martxan: erosketak egiterakoan etxeko poltsak eramaten badituzu, zentimo bateko deskontua egiten dute eramaten duzun poltsa bakoitzeko!!! Ikusi bestela:

Zentimo bat poltsa bakoitzeko

Zentimo bateko deskontua ERABILI DUZUN POLTSA BAKOITZEKO. Wow!!!

3

Euskotrenen unitate berriei izena jartzeko lehiaketa

Sustatu
2010-07-06 : 09:07

Euskotrenek bagoi berriak izango ditu, iragarri dutenez, 2011ko otsailetik aurrera. Bideoan ikusten denez, batuta doazen lau bagoiko trenak izango dira. Tren unitate berri hauei izen berezia jartzeko asmoa dute, eta horretarako lehiaketa antolatu du Euskotrenek.

1

Errauste plantaren aurkako ekintza ikusgarri batekin amaitu dira Usurbilgo Santixabelak

Usurbil Erraustegiaren Kontra
2010-07-05 : 20:07

Bart gauen, maskota eskegi eta errauste plantaren aurkako ekintza ikusgarri batekin amaitu dira Usurbilgo Santixabelak.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Santixabeletan ere erraustegirik ez! | Erabiltzailea: erraustegirikezinon

6

ETB1en etorkizunaren inguruko hausnarketa abiatzeko txostena

Sustatu
2010-07-05 : 12:07

Joan den astean, EITBko zuzendari nagusi Alberto Suriok, ETB1-ren etorkizunari buruzko hausnarketa txosten bat aurkeztu zuen EITBko Administrazio Kontseiluaren aurrean. Txostenaren edukia eskuratu du Sustatuk, eta hemen duzue, osorik.

Iruñeko peñek pankarta beltzak egin dituzte Sanferminetarako

Sustatu
2010-07-04 : 13:07

Iazko sanferminetan bi peña salatu zituen Iruñeko Udaltzaingoak, pankartetan bi presori ongietorria egin zutela-eta "terrorismoaren goratzea" egotzita. Peña hauetako bi kide auzipetu zituzten (absolitu egin dituzte) eta dirulaguntza kendu zien Udalak. Horren aurrean peñek pankarta beltzak egin dituzte aurten adierazpen askatasunaren eta jai herrikoi eta partehartzaileen aldeko leloekin. Hona ekarri ditugu.

Gipuzkoa 2.0 programari lotutako dirulaguntzak eskuragarri.

GFAko Kultura eta Euskara Departamentua
2010-07-04 : 10:07

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa 2.0 programari lotutako dirulaguntzak eskuragarri jarri ditu. Diru laguntza hauek, kultura eta euskarazko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako izango dira.

2

Ikus-entzunezkoak sortzeko Benito Ansola Beka

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
2010-07-03 : 17:07

Topaguneak BENITO ANSOLA BEKAK sortu ditu, euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntzeko asmoz, Lekeitioko Udala eta Euskal Zine eta Bideo Bileraren laguntzaz eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza zein Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren babesaz.

Ghanak 120. minutuan penaltia huts egin ondoren, penalti txandan galdu zuen

Sustatu
2010-07-03 : 11:07

Partidu batzuk falta dira oraindik mundialean, baina nekez biziko dugu atzoko Ghana-Uruguai neurketaren amaiera baino une dramatikoagorik.

7

Independentziarako gogo "txikia" dutenek ez dute independentziarako gogorik?

Sustatu
2010-07-02 : 15:07

Euskobarometro ikerketaren azklen emaitzetan, ondorio hau atera dute ikerlariek: Independentzia gogoa gutxiengo batena izaten jarraitzen du. Hori azaleratzeko, "independentzia gogo handia" dutenak %30 direla azpimarratzen dute ikerlariak. Eta aldiz, gehiengoak, %55ek, gogo gutxi (%22) edo batere ez daukate (%33). Grafikoan ere ikusten da hori, gorri-laranjak gehiago dira gogo handia dutenak baino... Galdera etorri zaigu burura, ordea, independentzia gogo txikia dutenak ez dute independentzia gogorik? Batera zenbatuz gero independentzia gogo "handia" eta "txikia" dutenak (laranjak eta berdeak(, gogorik ez dutenak baino dexente gehiago dira.

4

Lortuko ditu Maria Luisa Galardik Patxi Lopezek baino zale gehiago?

Sustatu
2010-07-02 : 13:07

Tuentin orrialde bat aurkitu dugu Maria Luisa Goenkaleko pertsonaiaren zaleena (Kontxu Odriozolak jokatutako pertsonaia ezaguna). Facebooken ere badaude Maria Luisaren omenezko bi orrialde: Maria Luisa eta Goenkaleko Maria Luisa 174 eta 163 zalerekin hurrenez hurren. Tuentiko honek, berriz, 3721 ditu une honetan, baina 7.135 izateko helburua dute, Patxi Lopezek Facebooken bezain beste zale izateko.

2

Emakume bionikoa

Josu Lezameta, Jozulin
2010-07-02 : 10:07

Claudia Mitchell beso bionikoa daukan lehen emakumea da. Garunaren bitartez kontrolatzen du hiru milioi dolar balio duen besoa.

2

Donostiako 2. saihesbide berriko deskontu sistema bihurria

Luistxo Fernandez
2010-07-01 : 14:07

Hartu dut denbora apur bat aztertzeko Donostiako 2. ingurabidearekin ezarri duten bidesari eta deskontu sistema (gaur jarri da indarrean). Ondorioa da, interesekoa dela oraindik ere zig-zag egitea hilabete hasieretan deskontuak handiagoak izateko, hemengo kalkuluetan demostratzen saiatu nintzen bezala. Hala ere, Donostiatik autopistaz irtetea garestitu egin da, berez, eta garestitze horren gaineko deskontua are gehiago bihurritu da, 24 orduko epean egindako itzulera batekin gauzatu behar baita. Nolanahi ere, deskontu berrien azalpena, ez dute batere argi egin herri-erakundeek.

2

Tourra eta Sustatuko "tropeltxoa"

Sustatu
2010-07-01 : 09:07

Mundialarekin nahikoa ez, eta asteburuan Frantziako Tourra hasiko zaigu! Aurten ere Tropela.net webgunean porra egiteko aukera izango duzue, urtero bezala. Eta nahi izanez gero, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa egiteko aukera daukagu, Sustatu tropeltxoa martxan dago eta. Animatu eta eman izena! Larunbateko 16.00ak arte dago astia, baina ez gehiago! Irabazleak sari txiki bat ere izango du.


Argazkiak.org | Tropela.net © cc-by-sa: asarasua

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››