Gipuzkoa 2.0 programari lotutako dirulaguntzak eskuragarri.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa 2.0 programari lotutako dirulaguntzak eskuragarri jarri ditu. Diru laguntza hauek, kultura eta euskarazko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako izango dira.
Kultura eta Euskara Departamentuaren egitekoak dira, beste batzuren artean, honako hauek: informazioaren eta jakintzaren teknologiaren alorrean euskararen erabilera bultzatzea, euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin zerikusia duten edukien sorrerarako inbertsioak eragitea eta oro har informazioaren eta jakintzaren teknologiak erabiliz eduki digitalen gizarteratze sistematikoa sustatzea eta hedatzea.
Helburu honekin, Kultura eta Euskara Departamentuak Gipuzkoa 2.0 programa onartu zuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak, programa horri lotutako 507.600 euroko dirulaguntzak onartu ditu, lan hauetarako eta honela banatuta:
- - Azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzeko, pertsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteei diru laguntzetarako 64.000.
- - Edukiekiko elkarreragintza eta sarbidea errazten duten zerbitzuak edo tresnak garatzeko proiektuetarako diru laguntzetarako 103.466,67.
- - Edukiak informazio teknologien bidez euskara hutsean hedatzeko enpresentzako diru laguntzetrako 138.133,33 .
- - Irabazi asmorik gabeko erakundeen kultur eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzetarako... 202.000 .
Diru laguntza hauetarako eskaerak, Kultura eta Euskara Departamentuko edozein erregistrotan aurkeztu behar dira, 2010eko uztailaren 28a baino lehen.
Erantzunak kargatzen...