Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Terrorismorik ez; konstituziotik datorrenik ere ez: Bake hezkuntza plana Espainietarako

Bittor Hidalgo
2010-07-16 : 09:07

Edota jokoa ez da garbia. Inuxentea da biolentzia guztien kontrako aldarrika. Beti izan da, eta izango da. Natura da, nahi edo ez nahi. Aldea sufrimenduan dago, biolentzia gure hurbilekoen edo urrunagokoen kontra erabiltzen den.

Gaur hasiko den Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoak aurreikuspenak gainditu ditu

Kultur Atelier, Bisigua Orio Estilora-ko prentsa-kabinetea
2010-07-15 : 18:07

Aurreko bi urteetan bezala, Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoaren hirugarren edizioan otorduetarako jarritako txartel guztiak saldu dira eta Orioko plazako “jatetxe dotorean” ez da mahai librerik izango. Edozein eratara, ostegunetik igandera bitartean Oriora gerturatzen direnek bertako giroarekin gozatzeko aukera paregabea izango dute.

6

Halabedi irratikoen erretransmisio orgiastikoa entzungai

Sustatu
2010-07-15 : 14:07

Halabedikoei ahaztu egin zitzaien grabatzea, baina entzule bati esker, lortu dute Holanda-Espainia finaleko erretransmisioaren audio fitxategia, eta beren podcast orrian kargatu dute. Hurrengo urratsa (otoi! egin dezala baten batek!) partida osoaren irudiekin sinkronizatu eta bideo hori sortzea izan beharko litzateke. Pasartetxo batekin egin dugu guk sinkronizazioa, aurrerapen gisa (tira, ez dago doi-doi segundura, baina hortxe).

27

SOS: Txikizizioa hasi da Iruña-Veleian

Juan Martin Elexpuru
2010-07-15 : 11:07

Atzo arratsaldean aztarnategitik pasatu zen pertsona batek esanda dakigu txikizizioa hasi dela: hainbat langile eta retroexkabadora bat ari ziren lanean, aztarnategiaren hegoaldean, ate nagusiaren inguruan. Lurmenek egindako sondeoetatik dakigu inguru horiek oso aberatsak direla arkeologia aldetik.

1

Pantailetan pauso bat haratago: LED teknologia

Gari Araolaza
2010-07-14 : 12:07

Lehengo batean Euskadi Irratiko Mezularian hitz egin zuten Miguel Boseren kontzertuetako eszenategiaren inguruan. Gehien harritu ninduena LED teknologiako pantailen erabilera izan zen, eta orain ikusi ahal izan dut. Begira ongi eszenategiari:

Najwa Nimri: "Ikastolatik hanka egiten nuen olatuak hartzeko"

GAZTEZULO aldizkaria
2010-07-14 : 11:07

Najwa Nimri aktore eta abeslaria da uztaileko GAZTEZULOren protagonista. Iruñean jaio zen eta Bilbon igaro zuen nerabezaroa, Madrilera joan aurretik.

1

Sustaturen Facebookeko jarraitzaile gehienek euskaraz daukate euren kontua

Sustatu
2010-07-13 : 13:07

Sustaturen Facebookeko erabiltzaileen %63ak euskaraz konfiguratuta dauka bere Facebook kontua, eta %31ak gaztelaniaz. Defektuz duela urte t'erditik euskaraz azaltzen da Facebook nabigatzialea euskaraz konfiguratuta baldin badaukazu.


Argazkiak.org | Sustaturen FB zaleen hizkuntza © cc-by-sa: sustatu

3

iNDeT, mendizaletasuna eta teknologia berriak Android-en laguntzaz

AKTING Ingeniaritza
2010-07-13 : 11:07

Android komunitatearen inguruan sortu berri den aplikazio bat dakarkigu gaur hona. iNDeT izenarekin aurkezten da, eta mendizale edo igande goizetan mendirako txango bat egitearen zaleak direnei zuzendua dago.

Odisea 2: Korintoko Kanala belaontzian

Haritz Rodriguez | Tokitan.tv
2010-07-13 : 10:07

"Odisea: Itsaso Joniarra belaontzian" izeneko bideo sortaren bigarren kapitulu honetan, bidaiko unerik esanguratsuenetako bat biziko dugu Grezian. Korintoko Kanalazeharkatuko dugu belaontzian.

Tokitan.tvk

ERREF

Xabi Alonsok bularrean jaso zuen ostikada

Sustatu
2010-07-12 : 17:07

Bularrean jotako kolpe handi bat izan 2006ko Mundialeko finaleko irudia, Zinedine Zidanek Materazzi italiarrari eman ziona. Lau urte geroago, 2010eko finaleko beste kolpe bat izan da protagonista halaber. Xabi Alonsok jaso zuen ostikadaz De Jong holandarrarengandik. Honek ere eragin ditu jada irudi eta animazio kreatiboak...

6

Hispania invicta (domuit vascones?)

Jabi Zabala, Sarean.com
2010-07-12 : 12:07

Egunotan, Espainiako selekzioaren rola, horrek euskal gizartearekiko duen sinbolismoa eta atzean igartzen diren asmo politikoak ikusita, eztabaida dago futbola politika ote den eta, politika bada onargarria den. Nork bere ikuspuntutik aztertzen duenez, denetariko iritziak entzuten dira, kirola baino ez dela eta politika ez dela nahastu behar, Espainiaren garaipenak ospatzea ez dela politika… Baina euren leloak eta jarrerak ikusita inori ez zaio eskapatzen Moyua plazan bildutakoek kirol garaipenak ospatzeaz gain, autoafirmazio espainolista egiten dutela, bart gure kaleetan erantzuna nahiko urria izan den arren.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Ospakizuna Donostiako Zubieta plazan

6

Zenbat pertsona izan ziren Bartzelonako manifestazioan?

Gari Araolaza
2010-07-12 : 12:07

Mariano Ferrer handiak aspaldi erakutsi zigun manifestazioetara joaten den jendea kontatzea oso erraza dela. Zifren nahastearen gainetik, deigarria egin zait oraingoan nola El Paisek berak dioen 56.000 pertsona izan zirela Bartzelonan.

18

Ertzainek zapuztu zuten Halabedi Irratiaren finaleko erretransmisioaren jaia

Sustatu
2010-07-12 : 11:07

Halabedi Irratiak antolatutako Mundialeko finaleko jaia zapuztu zuten bart gauez ertzainek, partida amaitu eta gero. Batek edo besteak galdu ala irabazi, giro bikaina egon zen Halabediren tabernan Gasteizen, baina nonbait satira anti-nazionalista hura ez zitzaien asko gustatu ertzain batzuei, eta tabernara sartu ziren amaitu zenean, eta bezero bat jo ere egin zuten.


Argazkiak.org | Esatari handiak © cc-by-sa: jonaranburu

Lehiaketa berria Bai Euskarariren Facebook-eko orrialdean

Ziurtagiriaren Elkartea
2010-07-11 : 12:07

Ziurtagiriaren Elkarteak lehiaketa jarri du abian Bai Euskarariren Facebook-eko orrialdean. 2010eko publizitate-kanpainaren harira, herritarren parte-hartzea sustatu nahi da ekimenarekin. Saria landa-etxe batean asteburu baterako egonaldia izango da.

Udako eskola irekia gazteak politikara hurbiltzeko

Hamaikabat
2010-07-11 : 10:07

Hamaikabatek Udako eskola irekia antolatu du aurtengo uztailerako politikan, gizarte eraikuntzan, parte hartze aktiboa eta kritikoa sustatzeko helburuari jarraiki. Jardunaldiak uztailaren 21etik 23ra gauzatuko dira Donostiako Hamaikaabten egoitzan, Antigua auzoan (Heriz pasealekua, 16), eta lehenengo edizio honetan hiru izango dira gai nagusiak: gizarte kohesioa, komunikazio politikoa eta sare sozialak, eta autogobernua. Udako eskola gazteriari zuzendua dago bereziki, hitzaren zentzu zabalean, baina interesa duen edonork ateak zabalik izango ditu. Ideologia eta jatorri desberdinetako pertsonen arteko topaketa, elkarrizketa eta eztabaida emango dira bertan.

6

Liburuak irakurtzeko iPad-ean, PDF-ak epub bihurtu

Maite Goñi
2010-07-09 : 12:07

Inori ez dio ihes egiten sarean liburu mordo bat dagoela dohain, edonoren eskura. Formatu ezberdinetan aurki ditzakegu; dena den, arruntena PDF artxiboak topatzea izaten da. iPadaren oztoporik handienetako bat, hain zuzen ere, PDFak ez onartzea zen; izan ere, duela gutxi arte, iPadean ezin baitziren PDF artxiboak zuzenean irakurri. Horrela, horiek irakurri nahi zituenak lehendabizi EPUB motako artxibo bihurtu behar zituen Appleko gailuan irakurri ahal izateko.

7

Espainiako futbol selekzioa ikusteko pantailak Barakaldon eta Gasteizen

Sustatu
2010-07-09 : 10:07

Barakaldoko eta Gasteizko Udalek Espainiako selekzioa ikusteko pantaila erraldoiak jarriko dituztela iragarri dute. Gasteizkoa PPren proposamena izan da. Popularrek Bilbon eta Gasteizen egin dute eskaera baina Bilboko Udalak ez du proposamena aintzat hartu, maiatzean Udal Bilkuran erabaki zutelako halakorik ez jartzea.

Iritsi dira bigarren txandako zientzialari gazteak Zientzia Udalekuetara

Elhuyar Fundazioa
2010-07-08 : 18:07

Gaur iritsi dira bigarren txandako 50 zientzialari gazteak Aiako Harriko Parke Naturaleko Arritxulo aterpetxera, Elhuyar Fundazioak lehen aldiz, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta, antolatutako Zientzia Udalekuez gozatzera. Jarraitu beraien egonaldia udalekuko blogean.

Odisea: Itsaso joniarra belaontzian

Haritz Rodriguez | Tokitan.tv
2010-07-08 : 17:07

Tokitan.tv-n “iraupen luzeko” lehen bidaiari ekingo diogu gaur. 2009ko ekainaren hasieran belaontzian burututako astebeteko Odisea txikia, Itsaso Joniarrean (Grezia). Korintoko kanala gurutzatuko dugu, Itaka eta Fiskardo bisitatu, eta Meteorako monastegietara (Mazedoniatik gertu) iritsiko gara, besteak beste. Honakoa lehenengo kapitulua da, Alimos hiriko Kalamakis portutik itsasoratu ginenekoa.

5

Erreakzioak Jaurlaritza "I need Spain" kanpainara batu ondoren

Sustatu
2010-07-08 : 13:07

Jaurlaritzak hitzarmena sinatu du Espainiako Gobernuarekin, EAE Europan sustatzeko I need Spain leloa erabiltzeko. Sukaldari batzuen irudia erabili dute horretarako, eurei leloaren berri eman gabe, Pedro Subijanaren hitzetan. Facebooken I need EH taldea sortu dute eta I need Independence webgunea ere bai.


Jatorrizkoa: Goio Arana

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››